Juan de Antxieta Musika Eskola Elkarteari dirulaguntza zuzena ematea
Emandako laguntzaren publizitatea
Juan de Antxieta Musika Eskola Elkarteari diru-laguntza zuzena ematea.
- Interes orokorra:
- Komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzea.
- Azpeitiko kultur sorkuntza eta musika programazioa aberasten laguntzea.
- Musika-tradizioa berreskuratzearekin lotutako proiektuak sustatzea, bandak eskainitako ekitaldi kulturaletan eta jaialdietan parte hartuz.
- Musikaren esparruan, udalerriak beste udalerri eta lurralde batzuekin dituen harremanak sendotzea.
- Adin guztietako herritarrek musika eta kultura tradizionalaz goza dezaten laguntzea, erakundeen eta kolektibo dinamizatzaileen arteko lankidetzaren bidez.
- Hitzarmena: 2022ko martxoaren 23an sinatua.
- Alkatetza Ebazpena: 2022ko martxoaren 23koa.
- Onuraduna:
- Juan de Antxieta Musika Eskola Elkarte: 125.278,00 €
- Lehen ordainketa: 2022eko martxoaren 23ko alkatetzaren ebazpena - 95.278,00€
- Aurrekontuko partida: 1.0400.481.334.00.02 eta 1.1000.481.912.00.01 (dirulaguntza zuzena eta izenduna).
- Helburu espezifikoa:
- Azpeitian musika- eta aisialdi-programazioa garatzen laguntzea.
- Urtean zehar arte eszenikoen sektoreko jarduerak (musika) edo jaialdiak egiten dituzten erakundeen urteko programazioa sustatzea.
- Erakundeek Azpeitiko jai herrikoietan eta tradizioetan parte har dezaten bultzatzea.
- Tradizioa berreskuratuz berrikuntza eta sormena sustatzen duten ekimenak babestea.
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.