Azpeitiko udal musika banda elkarteari zuzeneko dirulaguntza ematea
Emandako laguntzaren publizitatea
Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Banda Elkartearen arteko hitzarmena, kultura sustatzeko, eta herriko musika programazioa aberasteko (2024ko ekitaldia).
- Ebazpena: Alkatetzaren 2024/02/09ko Dekretua.
- Onuraduna: Herriko Musika Banda Elkartea.
- Onartutako kopurua: 70.000€ dirulaguntza osagarria
- Lehen ordainketa: 35.000,00€
- Aurrekontu-saila: 1. 0800.481.334.00.01 2024 Musika banda.
Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan eta 2023-2025 aldirako diru-laguntzen plan estrategikoan aurreikusitako zuzeneko laguntza. - Helburu estrategikoa: komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzea; kultura-sorkuntza babestea eta Azpeitiko musika-programazioa aberastea; musika-tradizioaren berreskurapena sustatzea eta, musikaren esparruan, udalerriak beste udalerri eta lurralde batzuekin dituen harremanak indartzea.
- Helburu espezifikoa: udal bandaren kontzertu eta musika ikuskizunen programa 2024ko ekitaldian.
- Interes orokorra: kultura sustatzea eta musika programazioa aberastea Azpeitian.
Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru-laguntzen jardueraren buru izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko.