Emandako laguntzaren publizitatea
Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Banda Elkartearen arteko hitzarmena, kultura sustatzeko, eta herriko musika programazioa aberasteko (2023ko ekitaldia).
- Ebazpena: Alkatetzaren 2023/03/14ko Dekretua.
- Onuraduna: Herriko Musika Banda Elkartea.
- Onartutako kopurua: 54.816,67 €
- Lehen ordainketa: 2023/03/14eko dekretua 27.408,34€
- Aurrekontu-saila: 1 0800..481.334.00.01 2023 Musika banda.
Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan eta 2023-2025 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoan aurreikusitako zuzeneko laguntza. - Helburu estrategikoa: komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzea; kultura-sorkuntza babestea eta Azpeitiko musika-programazioa aberastea; musika-tradizioaren berreskurapena sustatzea eta, musikaren esparruan, udalerriak beste udalerri eta lurralde batzuekin dituen harremanak indartzea.
- Helburu espezifikoa: udal bandaren kontzertu eta musika ikuskizunen programa 2023ko ekitaldian.
- Interes orokorra: kultura sustatzea eta musika programazioa aberastea Azpeitian.
Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren dirulaguntzen jardueraren buru izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko.