Elkarteentzako dirulaguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza-proiektuak egin ditzatzen (Dirulaguntzen 1.C lerroa)
Emandako laguntzaren publizitatea
Elkarteentzako dirulaguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza-proiektuak egin ditzatzen (Dirulaguntzen 1.C lerroa).
- Oinarri arautzaileak: 2023ko apirilaren 25eko Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartu ziren Azpeitiko Udalaren 2023ko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak Gizarte Zerbitzuen, Kirolaren eta Kulturaren arloetarako.
Gizarte Zerbitzuen atalean, 1.C) lerroa onartu zen, elkarteentzako dirulaguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza proiektuak egin ditzaten (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2023ko maiatzaren 8a, 87. alea).
Laguntza hauen bidez gobernuz kanpoko elkarteak edota erakundeak hegoaldeko herrialde pobretuetan bazterketa-arrazoien aurka borrokatzera eta giza garapen jasangarri eta ekitatiboa sustatzera bideratutako lankidetza-proiektuak lagundu nahi dira.
- 2023rako deialdiaren aurrekontua: 70.000 euro.
- Aurrekontuko partida: 1.0600.481.230.00.01.2023.
Alkatetzaren uztailaren 5eko ebazpenean onartutako proiektuak eta onuradunak:
ESP. ZK. |
Lekua |
Elkartea |
Proiektua |
Laguntzaren kopurua € |
2023GARP0001 |
EL SALVADOR (Municipo Catarina) |
EL SALVADOR ELKARTASUNA |
San Bizente Saileko San Esteban Catarina udalerrian emakumeen sexu- eta ugalketa-osasunerako eskubidea sustatzea. |
15.000 € Ebazpenarekin batera %75 ordainduko da: 11.250 € |
2023GARP0003 |
EL SALVADOR (San Salvador) |
Mundu Berria Bihotzean |
Oroimenerako eta bakerako kultur etxea - IV. fasea |
10.243,71 € Ebazpenarekin batera %75 ordainduko da: 7.682,78 € |
2023GARP0002 |
RWANDA |
Behar Bidasoa |
Hiru etxetxo eraikitzea |
10.084,00 € Ebazpenarekin batera %75 ordainduko da: 7.563 € |
|
|
|
Guztira: |
35.327,71€ |
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.
Alkatetzaren uztailaren 5ko Ebazpenean onartutako proiektuen justifikazioa aztertu ondoren, 2024ko martxoaren 13an honako hau onartu da:
ESP. ZK. |
Elkartea |
Laguntzaren kopurua € |
2023GARP0001 |
El Salvador Elkartasuna |
Elkarte honi Udalak 2023 ekitaldian onartutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea. Guztira: 3.750,00 €. |
2023GARP0003 |
Mundu Berria Bihotzean |
Elkarte honi Udalak 2023 ekitaldian onartutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea. Guztira: 2.560,93€. |
2023GARP0002 |
Behar Bidasoa |
Elkarte honi Udalak 2023 ekitaldian onartutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea. Guztira: 2.521,00 €. |
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.