Gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak (Dirulaguntzen 1. B lerroa)
Emandako laguntzaren publizitatea.
Gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak (Dirulaguntzen 1. B lerroa)
- Oinarri arautzaileak: 2023ko apirilaren 25eko Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartu ziren Azpeitiko Udalaren 2023ko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak Gizarte Zerbitzuen, Kirolaren eta Kulturaren arloetarako.
Gizarte Zerbitzuen atalean, 1.B) lerroa onartu zen, gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2023ko maiatzaren 8a, 87. alea).
Laguntza horien helburua da elkartegintzaren esparruan lankidetzaran aridetzen diren eta arreta-jarduerak eta sentsibilizazio-ekintzak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteen funtzionamendua eta mantentzea laguntzea.
- 2023rako deialdiaren aurrekontua: 12.000 euro.
- Aurrekontuko partida: 1.0600.481.230.00.02. 2023.
Alkatetzaren uztailaren 5eko ebazpenean onartutako proiektuak eta onuradunak:
- BAIGERA (2023ELKR0014) – 12.000€ko dirulaguntza onartu zaio. Ebazpenarekin batera laguntzaren %75eko ordainketa egingo da.
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.
Alkatetzaren uztailaren 5ko Ebazpenean onartutako proiektuen justifikazioa aztertu ondoren, 2024ko martxoaren 13an honako hau onartu da:
- BAIGERA (2023ELKR0014) – Elkarteari 2023ko ekitaldian onartutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea. Guztira: 1.874,49 €.
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.