Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.
Loretoki ginmastika kirol-klubari emandako ez-ohiko dirulaguntza zuzena
Emandako laguntzaren publizitatea
- Interes orokorra: Beste batzuen artean, kirolaren alorrean, jarduera fisiko erregularra areagotzea eta sustatzea, bizi kalitatea eta osasuna mantentzea eta aisialdia bultzatzea identitate eta kohesio sozialeko elementu gisa. Beti ere, ETELaren 17 artikuluak xedatzen duenari jarraituz eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan kirol-jarduerak antolatzeko ez ezik sustatzeko ere eskumen propioa badutela arautzen du.
- Erabakia: Alkatetzak 2023ko azaroaren 7an hartutako Ebazpena.
- Onuraduna: Loretoki Gimnastika kirol-kluba: 495,00€
- Aurrekontuko partida: 1.0500.481.341.00.02 2023 Transferentzia arruntak Kirol Batzordea. (dirulaguntza zuzena).
- Helburu espezifikoa: Azpeitiko herrian 2023ko maiatzean bi txapelketa antolatzea: maiatzaren 20an Gipuzkoako Amateurren Txapelketa eta maiatzaren 21ean Euskadiko bakarkako txapelketa