Elkarteentzako dirulaguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza-proiektuak egin ditzatzen (Dirulaguntzen 1.C lerroa).
Emandako laguntzaren publizitatea
Elkarteentzako dirulaguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza-proiektuak egin ditzatzen (Dirulaguntzen 1.C lerroa).
- Oinarri arautzaileak: 2024ko maiatzaren 13ko Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartu ziren Azpeitiko Udalaren 2024ko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak Gizarte Zerbitzuen, Kirolaren eta Kulturaren arloetarako.
Gizarte Zerbitzuen atalean, 1.C) lerroa onartu zen, elkarteentzako dirulaguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza proiektuak egin ditzaten (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2024ko maiatzaren 23a, 99. alea).
Laguntza hauen bidez gobernuz kanpoko elkarteak edota erakundeak hegoaldeko herrialde pobretuetan bazterketa-arrazoien aurka borrokatzera eta giza garapen jasangarri eta ekitatiboa sustatzera bideratutako lankidetza-proiektuak lagundu nahi dira.
- 2024rako deialdiaren aurrekontua: 68.000 euro.
- Aurrekontuko partida: 1.0600.481.230.00.01.2024.
Alkatetzaren uztailaren 10eko ebazpenean onartutako proiektuak eta onuradunak:
ESP. ZK. |
Lekua |
Elkartea |
Proiektua |
Laguntzaren kopurua € |
2024GARP0002 |
EL SALVADOR (SUCHITO) |
EL SALVADOR ELKARTASUNA |
Sexu- eta ugalketa-osasunerako giza eskubidea betetzen laguntzea, detekzioaren eta prebentzioaren bidez, San Esteban Catarina eta Suchito komunitateetako osasun-zerbitzuetarako sarbide zuzenarekin. 2023 urteko proiektuaren jarraipena. |
15.000,00 € Ebazpenarekin batera%75 ordainduko da: 11.250,00 € |
2024GARP0003 |
EL SALVADOR |
Mundu Berria Bihotzean Kooperazio elkartea |
Gazte eta komunitate bizikidetza indartuz Ilopongoko Bello Amanecer kolonian, San Salvador. |
15.000,00 € Ebazpenarekin batera %75 ordainduko da: 11.250,00 € |
2024GARP0001 |
RWANDA |
Behar Bidasoa |
Hiru etxetxo eraikitzea. Aurreko urteetako proiektuen jarraipena. |
11.544,00 € Ebazpenarekin batera %75 ordainduko da: 8.658,00 € |
Onartu ez diren proiektuak:
- Harremanak Hezkuntza Elkartea (2024GARP0004): Elkarteak ez du betetzen oinarrietan jasotako 3. artikuluko irizpidea, hau da: “Harremanak elkartea ez da Gobernuz Kanpoko erakundea, elkartearen egoitza ez dago Azpeitian, eta eskatzailea azken 4 urteetan ez da egon Azpeitian erroldatuta”.
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.