Euskal Herriko Trikitixa Elkarteari dirulaguntza zuzena ematea
Emandako laguntzaren publizitatea
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteari zuzeneko dirulaguntza ematea Triki mailu lantegia proiektua bideratzeko.
- Interes orokorra: Azpeitian kultura sustatzea eta musika programazioa aberastea. Gure lurraldeko musika-ondarea babesten eta zabaltzen laguntzea. Musika-tradizioa birkokatzearekin eta berreskuratzearekin lotutako proiektuak sustatzea, udalerrian egingo diren kultura ekitaldietan eta jaialdietan sustatzeko. Adin guztietako herritarrek musika eta kultura tradizionalaz goza dezaten laguntzea, erakundeen eta kolektibo dinamizatzaileen arteko lankidetzaren bidez.
- Alkatetza Ebazpena: 2024ko ekainaren 25a
- Onuraduna: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 4.500 €
- Aurrekontuko partida: 1.0401.481.334.00.01 2024 Transferentzia arruntak Kultura Batzordea (dirulaguntza zuzena eta izenduna).
- Helburu espezifikoa: Musika-tradizioa birkokatzearekin eta berreskuratzearekin lotutako proiektuak sustatzea. Adin guztietako herritarrek musika eta kultura tradizionalaz gozatzea.
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.