Iraurgi saskibaloi taldeari zilarrezko LEB ligan eta LF2 ligan egoteak sortutako gastu ekonomikoei aurre egiteko dirulaguntza zuzena
Emandako laguntzaren publizitatea
Iraurgi Saski baloia kirol klubari dirulaguntza zuzena eta izenduna ematea.
- Ebazpena: Alkatetzak 2024ko aprilaren 9 an emandako Ebazpena.
- Helburua:
- 2023/2024 denboraldian gizonezkoen Urrezko LEB ligan mantentzea eta jokatzeak kirol-taldeari suposatu dion esfortzu eskonomikoari aurre egiten laguntzeko.
- 2023/2024 denboraldian emakumezkoen Challenge liga maila nazionaleko talde bat izateak kirol-klubari suposatu dion esfortzu ekonomikoari arurre egiten laguntzeko.
- Interes orokorra: kirola sustatzea.
- Onuraduna: IRAURGI SASKI BALOIA: GUZTIRA: 70.000,00€
- Lehen ordainketa 60,000,00€ Iraurgi Saskibaloi Taldeari
- Aurrekontuko partida: 1. 0500.481.341.00.02-2024 Transferentzia arruntak kirol batzordea.
- Helburu estrategikoak: Jarduera fisikoa eta kirola egiten laguntzea, aukerak sortuz, eta aldi berean Azpeitiko herritarren artean sormenezko eta ardurazko aisia eta denbora libreko jarduerak sustatzea ere. Kirolari gazteak kirol-diziplinaren praktikan garatu ahal izateko eta kirol-jardueretan eta -lehiaketetan parte hartzeko behar den prestakuntza sustatzea.
- Helburu espezifikoa: Funtzio soziala, federatiboa, Azpeitiko joan-etorriak eta kirol-erakundeen lana bultzatzea. Udalerria sustatzeko eta kirola sustatzeko unean uneko kirol-ekitaldiak garatzen laguntzea.
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.