Azpeitiko Udal Musika Banda elkarteari zuzeneko dirulaguntza
Emandako laguntzaren publizitatea
Herriko Musika Banda ElkartearI dirulaguntza izenduna (2025eko ekitaldia).
- Ebazpena: Alkatetzaren 2025/02/19ko Dekretua.
- Onuraduna: Herriko Musika Banda Elkartea.
- Onartutako kopurua: 70.000€
- Lehen ordainketa: 35.000,00€
- Aurrekontu-saila: 1.0800.481.334.00.01 2025 Musika banda.
- Helburu estrategikoa: komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzea; kultura-sorkuntza babestea eta Azpeitiko musika-programazioa aberastea; musika-tradizioaren berreskurapena sustatzea eta, musikaren esparruan, udalerriak beste udalerri eta lurralde batzuekin dituen harremanak indartzea.
- Helburu espezifikoa: udal bandaren kontzertu eta musika ikuskizunen programa 2025eko ekitaldian.
- Interes orokorra: kultura sustatzea eta musika programazioa aberastea Azpeitian.
Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru-laguntzen jardueraren buru izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko.