Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.
Gipuzkoako Pilota Federazioari Emakumeen Pilota Txapelketa antolatzeko ez-ohiko dirulaguntza zuzena
Emandako laguntzaren publizitatea
- Interes orokorra: Beste batzuen artean, kirolaren alorrean, jarduera fisiko erregularra areagotzea eta sustatzea, bizi kalitatea eta osasuna mantentzea eta aisialdia bultzatzea identitate eta kohesio sozialeko elementu gisa. Beti ere, ETELaren 17 artikuluak xedatzen duenari jarraituz eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan kirol-jarduerak antolatzeko ez ezik sustatzeko ere eskumen propioa badutela arautzen du.
- Erabakia: Alkatetzak 2025eko ekainaren 24ko Ebazpena.
- Onuraduna: Gipuzkoako Pilota Federazioa: 4.000,00€
- Aurrekontuko partida: 1.0500.481.341.00.02 2025 Transferentzia arruntak Kirol Batzordea. (dirulaguntza zuzena).
- Helburu espezifikoa: Azpeitiko herrian 2025eko martxoaren 20an antolatutako Emakumeen pilota txapelketa.
