Itzulpen automatikoa / Machine translation

Iraurgi saskibaloi taldeari zilarrezko LEB ligan eta LF2 ligan egoteak sortutako gastu ekonomikoei aurre egiteko dirulaguntza zuzena 2025

Emandako laguntzaren publizitatea

Iraurgi Saski baloia kirol klubari dirulaguntza zuzena eta izenduna ematea.

  • Ebazpena: Alkatetzak 2025ko uztailaren 24 an emandako Ebazpena.
  • Helburua:
    • 2024/2025 denboraldian gizonezkoen Urrezko LEB ligan mantentzea eta jokatzeak kirol-taldeari suposatu dion esfortzu eskonomikoari aurre egiten laguntzeko.
    • 2024/2025 denboraldian emakumezkoen Challenge liga maila nazionaleko talde bat izateak kirol-klubari suposatu dion esfortzu ekonomikoari arurre egiten laguntzeko.
  • Interes orokorra: kirola sustatzea.
  • Onuraduna: IRAURGI SASKI BALOIA: GUZTIRA:  70.000,00€
  • Lehen ordainketa: 60.000,00€ Iraurgi Saskibaloi Taldeari ( Ebazpena 2025.07.24)
  • Bigarren ordainketa: 10.000,00€ Iraurgi Saskibaloi Taldeari ( Ebazpena 2025.12.03)
  • Aurrekontuko partida: 1. 0500.481.341.00.02-2025 Transferentzia arruntak kirol batzordea.
  • Helburu estrategikoak: Jarduera fisikoa eta kirola egiten laguntzea, aukerak sortuz, eta aldi berean Azpeitiko herritarren artean sormenezko eta ardurazko aisia eta denbora libreko jarduerak sustatzea ere. Kirolari gazteak kirol-diziplinaren praktikan garatu ahal izateko eta kirol-jardueretan eta -lehiaketetan parte hartzeko behar den prestakuntza sustatzea.
  • Helburu espezifikoa: Funtzio soziala, federatiboa, Azpeitiko joan-etorriak eta kirol-erakundeen lana bultzatzea. Udalerria sustatzeko eta kirola sustatzeko unean uneko kirol-ekitaldiak garatzen laguntzea.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.