Itzulpen automatikoa / Machine translation

Azpeitiko herriko ekonomia sustatzera zuzendutako dirulaguntzak 2025

Azpeitiko Udalak tokiko ekonomia sustatzeko duen eskumena baliatuz, urteak darama herrian ekonomia sustatzeko dirulaguntzak ematen. Dirulaguntza hauek egungo errealitatera egokitzeko hausnarketa sakona egiten du urtez urte eta herrian ekonomiak izan duen bilakaera ikusi eta aztertu ondoren, ekonomia sustatzeko behar berriei aurre egiteko xehetasunak islatzen dira bertan.

Alor horretan, Azpeitiko Udalak legeak zehazten dituen eginkizunak gauzatu nahi ditu, are gehiago gaur egungo errealitatea kontuan izanda. Tokiko garapen endogenoa udalerriek dituzten baliabideen erabileran oinarritzen da; horiek dira «garapenaren» potentziala eta, beraz, lurralde-plangintza estrategikoa beharrezko tresna bihurtzen da.

Ildo horretan, Udalak era askotako neurriak onartu eta hartu ditu egungo eraldaketen, beharrizanen eta energia-krisiaren ondorio akutuak arintzeko. Horregatik, aurtengo dirulaguntzen programa honetan berariazko laguntza batzuk sartu dira inflazioaren ondorioak jasaten ari diren sektoreetan bai eta krisi energetikoak gogor erasandako sektoreetan ere.

2025eko ekitaldian lau dirulaguntza lerro jaso dira:

  1. Zerbitzu sektorean eta/edo lehenengo sektorean jarduerak indartzera bideratutako dirulaguntzak.
  2. Industria proiektu estrategiko edo berritzaileak, eraikuntza sektoreko proiektuak  sustatzen laguntzeko dirulaguntzak.
  3. Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarteekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko dirulaguntzak.
  4. I. sektorean, zerbitzuen sektorean, ostalaritzan nahiz industrian enplegua sustatzeko dirulaguntzak.

Horregatik guztiagatik, Ekonomia Batzordeak proposatuta, 2025eko ekainaren 6an alkate dekretu bidez Azpeitiko herriko ekonomia sustatzera zuzendutako dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartu dira.