Hutsik dauden etxebizitzak egokitu eta arrazoizko alokairura bideratzeko dirulaguntzak
Etxebizitzaren funtzio soziala betetzen dela sustatzeko, bizitegi-erabilerarako okupatuz, Etxebizitzaren Legeak hainbat mekanismo arautzen ditu, besteak beste, jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioa, Jenderik gabeko etxebizitzei eta etxebizitzaren funtzio soziala betetzeko neurriei buruzko ekainaren 8ko 149/2021 Dekretuan garatua.
Era berean, arau horrek jenderik gabeko etxebizitzen alokairua sustatzeko neurriak ezartzen ditu, bai birgaitzeari dagokionez, haien funtzio soziala betetzea ahalbidetuko duen egokitzapenera bideratuta, bai etxebizitzen alokairua erraztuko duten programa publikoetan sartuta.
Azpeitiko udalerrian jenderik gabeko etxebizitzak bizitegi eskaintzan sartzea errazteko, Udalak Hutsik dauden Etxebizitzen Erabilera Sustatzeko Programa bat onartu du.
Programa hau etxebizitza hutsak mobilizatuz etxebizitza merkeetarako sarbidea sustatzeko udal estrategiaren parte da (Udal Etxebizitza Planaren 2. Helburu Estrategikoa). Bere helburua etxebizitza horiek merkatu erresidentzialean sartzea da, ahal dela alokairuko etxebizitza sustatu gisa. Hala ere, alokairu eskuragarriko etxebizitzen eskaintza sustatzea ere bilatzen du programak.
Hori dela eta, oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen xedea Azpeitiko udalerrian gaur egun hutsik dauden etxebizitzak bizitegi-erabilerarako egokitzeko beharrezkoak diren obrak eta/edo ekipamenduen erosketa finantzatzea da, etxebizitza horiek ohiko bizileku gisa alokairu babestu edo eskuragarrian merkaturatzeko.
Etxebizitza horiek Hutsik dauden Etxebizitzen Erabilera Sustatzeko Udal Programan sartu beharko dira, eta helburu hauetakoren baterako erabili beharko dira:
- Hutsik dauden etxebizitzen erabilera sustatzeko programa publikoetan sartzea (Bizigune, ASAP edo Udal-poltsa).
- Merkatu librean alokatzea, betiere arrazoizko prezioan eskaintzen badira, hilean 675 euro gehienez, gutxienez bost urtez.
Dirulaguntza hauen onuradun izan daitezke Azpeitiko Udalaren Hutsik dauden Etxebizitzen Erabilera Sustatzeko Udal Programan sartuta dagoen edo sar daitekeen etxebizitza baten jabe diren pertsona fisikoak, betiere Oinarri arautzaileetako 5. artikuluak jasotako baldintzak betetzen badituzte.
2025eko uztailaren 17an Alkateak emandako Dekretuaren bidez Azpeitiko herrian hutsik dauden etxebizitzak egokitzeko eta arrazoizko alokairura bideratzeko dirulaguntzak oinarriak eta deialdia onartu dira.
- Oinarriak eta deialdia (GAO)
- Eskaera orria
- Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018128423