Gizarte eta osasungintza arloetako elkarteentzako dirulaguntzak (1.A)
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17.1.13) artikuluak jasotzen duenez, lege honetan eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan, udalak eskumen propioak baliatu ahal izango ditu gizarte-zerbitzuak antolatzeko, planifikatzeko eta kudeatzeko eremu materialean.
Abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak, V. kapituluan arautzen du irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimenerako laguntza publikoa, eta, besteak beste, aurreikusten du elkarteei laguntzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak dirulaguntzen esparruan antolatu ahal izango direla.
Azpeitiko Udalak, 2026ko ekitaldirako onartutako aurrekontuak eta eta 2026-2028ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoak hurrengoa jasotzen du (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2026ko otsailaren 25ean argitaratua):
- I. eranskinean, elkarte sozialentzat laguntza-programak egiteko dirulaguntzaren lerroa jasotzen da.
Programa horren helburu estrategikoak hauek dira:
- Tokiko elkarte-sarea indartzea, herritarren parte-hartzea sustatuz eta komunitate-jarduerak sustatuz.
- Azpeitiko udalerrian gizarte-zerbitzuen esparruan (gizarte- eta soziosanitario-eremuan) helburuak dituzten elkarte, talde eta ordena erlijiosoek urtean zehar egindako jarduerak babestea. Jarduera horien onuradunak Azpeitiko herritarrak dira.
- Herri behartsuenen garapenean laguntzea, eta haien bizi-baldintzak hobetzen laguntzea.
- Egoera ahulean dauden kolektiboek proiektu humanitarioak, produktiboak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak gara ditzaten laguntzea.
2026ko maiatzaren 28ko Alkatetzaren Dekretuaren bidez, dirulaguntza horien oinarri orokorrak eta 2026ko deialdia onartu ziren.
- Oinarriak eta deialdia (GAO)
- Eskaera orria
- Memoria imprimakia
- Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: Azpeitiko Egoitza elektronikoa
