Azpeitiko Udalerrian Komunitate-ongizateko eta ingurumeneko programak egiteko konpentsazio ekonomikoa zuzenean Azpeitiko Udalari emateko hitzarmena
• 2015eko abenduaren 30ean sinatutako hitzarmena, eta,
• 2026ko azaroaren 15ean sinatutako Adenda.
Aurrekariak
Urola Erdiko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2015eko abenduaren 10ean egindako bilkuran, Azpeitiko Udalari komunitate-ongizatearen eta ingurumen-arloko programak garatzeko zuzkidura ekonomikoa zuzenean emateko hitzarmena onartu zuen.
Mankomunitatea Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidania-Goiatz, Errezil eta Zestoako udalek 1988an eratu zuten, eta, beste zerbitzu batzuen artean, hondakinen kudeaketa eta ingurumen-arloko sentsibilizazio ekintzak eskaintzen ditu.
Mankomunitateak hiri-hondakinak jasotzen zituen, eta, birziklatzen ez ziren frakzioak, Lapatxeko zabortegira eramaten zituen, GHK SAUri dagokion tarifa ordainduta. Halaber, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A. sozietate instrumentalaren bidez, instalazioa kudeatzen zuen, eta dagokion tarifa jasanarazten zien erabiltzaileei.
Lapatxeko instalazioa Azpeitian kokatuta zegoen, eta 1988an jarri zen martxan. Hasiera batean 2009ko uztailaren 16an ixtea aurreikusi bazen ere, funtzionatzen jarraitu zuen, eta, azkenik, 2016ko azaroaren 30ean itxi zen behin betiko. Une horretan, Gipuzkoako zabortegien sarearen itxiera progresiboaren ondorioz, Lapatx bilakatua zen hondakin ez-birziklagarrien ezabaketa egiteko azpiegitura publiko aktibo bakarra, eta lurraldean zabortegian ezabatu ziren hondakinen zati handiena bertan kudeatzen zen.
Testuinguru horretan, Urola Erdiko Mankomunitateak egoki ikusi zuen Azpeitiko Udalari zuzkidura ekonomikoa egitea, udalerri hori izan baitzen 1999tik aurrera hondakinen kudeaketaren arloan eskumena izan duten administrazio publikoek hartu zituzten politika eta erabakien eragin handiena jasan zuena. Zuzkidura ekonomiko horren bidez, Azpeitiko Udalarekin lankidetzan jardutea proposatu zen, komunitate-ongizatea eta ingurumen-politika garatzeko eta hobetzeko programak sustatzeko.
Hitzarmenaren xedea izan zen udalerri onuradunaren alde HIRU MILIOI ETA ZORTZIEHUN ETA BERROGEITA HAMAR MILA (3.850.000) euroko zuzkidura bideratzea, eta onuradunak bete behar zituen baldintzak eta hartzen zituen konpromisoak zehaztea. Zenbateko hori Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A.ren aurrekontuan jasota zegoen, eta Azpeitiko udalerrian komunitate-ongizatearekin eta ingurumen-politika jasangarriekin lotutako jarduerak eta inbertsioak finantzatzeko erabiltzea aurreikusten zen.
Urola Erdiko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2016ko uztailaren 21ean egindako bilkuran, hitzarmenaren adenda onartu zuen, eta dokumentu honen bidez, Mankomunitateak, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A.k eta Azpeitiko Udalak elkarrekin kudeatuko zituzten programen, jardueren eta zerbitzuen zerrenda zehaztu zuten, eta horiek gauzatzeko prozedurak zehaztu ziren.
Azpeitiko Udalbatzak, 2015eko abenduaren 29an egindako bilkuran, hitzarmena onartu zuen. Era berean, 2016ko urriaren 4ko bilkuran, hitzarmenaren adenda onartu zuen.
Dokumentu hauetan jasotako konpromisoak betetzen direla bermatzeko, eta dirulaguntzaren xede diren proiektuen finantzaketaren izaera publikoari dagokion publizitatea emateko, Hitzarmenaren esparruan diruz lagundu diren ekintzen informazioa aurkezten da:
2015-2023 Exekuzio memorian aurkeztutako ekintzak:
1. Ingurune naturala
1.1 Izarraitzeko atea parkea
1.2 Zuhaitz landaketa
1.3 Etxe-Beltz Izarra eremuko ibai ertzeko oinezko bidea
1.4 Goenako parkea
2. Mugikortasuna
2.1 Bidegorria Urrestilla-Atzuriaga
2.2 Urrestillako bidegorria III. Fasea
3. Hondakinak / kale garbiketa
3.1 Kaleak garbitzeko makinak erostea
3.2 Bilketa sistema berriko edukiontziak eta irakurgailuak
3.3 Sentikortze kanpaina
3.4 Gaikako zakarrontziak
4. Energia
4.1 Energia iraunkorraren aldeko ekintza plana (2016)
4.2 Eguzki plakak ezartzea sindikatu zaharrean
4.3 Argiteria publikoa Elosiaga auzoan
4.4 Euskal Herria auzoko ikastolan berokuntza sistema aldatzeko proektua eguneratu, zundaketa eta TRT froga
4.5 Argiteria publikoa LED argiak
4.6 Energia iraunkorrerako ekintza plana (2022)
5. Zabortegi zaharra
5.1 Zabortegi zaharreko goiko plataforma egokitzea
5.2 Zabortegi zaharrean LKAren araberako inspekzioa
6. Lankidetza: udal baliabideak
6.1 Lapatxeko Hezkuntza eskaintza berritzeko proiektua
2024 exekuzio memorian aurkeztutako ekintzak:
1. Ingurune naturala
1.1 Baratzazaintza ikastaroak Eskola Agenda 2030en baitan
1.2 Madalenako hazitegian konpostatze eremua jartzea
1.3 Sakona Etxaldera bixitak Eskola Agenda 2030en baitan
1.4 Unanue sagastira bisitak Eskola Agenda 2030en baitan
4. Energia
4.1 Energia kontsumoen monitorizazioa: datuen kudeaketa (SIE programa)
4.2 Eraikin eta argiteria publikoaren Auditoretza eta azterketa energetikoak:
A. Karmelo Etxegarai HH ikastolan, berokuntza, klimatizazioa eta Energia berriztagarriak ezartzeko aukeren azterketa
B. Herriko argiteria publikoaren argi puntuak berritzeko luminaria erosi dira
C. Kiroldegi ondoan dagoen futbol zelaiko argiteria sistema berritzea
D. Azoka Plazako led argiak aldatzea
E. Autokontsumorako Izarraitz frontoian instalazio fotovoltaikoa jartzeko bideragarritasun-azterlana
4.3 Azpeitiko udalerrian energia berriztagarriek izan dezaketen potentziala neurtzeko proiektua idaztea
4.4 Eskola Agenda 2030: energia eraginkortasun eta aurrezpenari buruzko sentsibilizazio kanpaina
4.5 Karmelo Etxegarai HH: berokuntza sistema ordezteko proiektua idaztea.
4.6 Energia fakturen inguruko tailerrak
2025 ekitaldian zehar burututako jarduerak:
1. Ingurune naturala
1.1 Izarraitzen basoak erostea
1.2 Zuhaitz eguna
1.3 Sakona Etxaldera bisitak
2. Mugikortasuna
2.1 Bizikletentzako bi aparkaleku estali jarri
2.2 Autobus urbanoa jartzeko azterketa
4. Energia
4.1 Energia kontsumoen monitorizazioa:
4.2 2024. urteko instalazio fotovoltaikoen sorkuntza eta kontsumoaren arteko analisia
4.3 Herriko argiteria publikoaren argi puntuak berritzeko luminariak erosi
4.4 Nuarbe eta Urrestillako Udal eraikinen potentzial fotovoltaikoaren azterketa
4.5 Klima eta energia plana
