wrapper

Turismoa

Gipuzkoako lurralde historikoaren erdian, Izarraitz mendigunearen magalean, dago Azpeitia.

Loiolako santutegiagatik da ezaguna batez ere, bertakoa baizen azpeitiar famatuena: San Inazio. Eta bertatik abiatzen da Manresaraino heltzen den Inaziotar bidea.

Baina Loiolako multzoaz gain, hamaika monumentu azpimarratu behar dira Azpeitian, alde zaharra ikusgarria baita bere horretan: Soreasuko Sebastian Deunaren parrokia eta bertako Bakardadearen Kapera, Garbilekua, Enparan dorretxea, Madalenako ermita eta ospitalea, Antxieta jauregia eta Basozabal etxea, besteak beste.

Hiru museo interesgarri ditu herriak: Burdinbidearen Euskal Museoa, Ingurugiro Etxea Museoa eta Etxe Santua-Loiolatarren Dorretxea.

Naturaz gozatzeko aukera ere paregabea da Azpeitian. Izarraitz mendigunearen bideetan barrena, hainbat bazter xarmagarri daude, Erlo eta Xoxote gailurrak, esaterako. Xarmangarria baita Azpeitiatik abiatzen den Urolako bide berdea ere, apartekoa oinez edo bizikletaz egiteko.

Ezagutu eta gozatu Azpeitia.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information