Mugikortasun elektrikoa sustatzeko dirulaguntzak
Apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuak (2021eko apirilaren 14an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, 89. zenbakian) autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko laguntzak ematea onartzen du, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programak (MOVES III) gauzatzeko, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, bai eta horien banaketa eta emakida ere, aipatutako Errege Dekretuaren V. eranskinean adierazitako zenbatekoetan. (18.718.371 €Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan).
2020ko urriaren 7an onartutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparru orokorrak jasotzen dituen hamar palanka politiken barruan, hogeita hamar ekintza-lerroetako bat 1. osagaia da, hau da, hiri-inguruneetan eta metropoli-inguruneetan mugikortasun jasangarri, seguru eta konektatuaren talka-plana, eta horren barruan sartzen da karga-azpiegituraren hedapen masiboa ibilgailu elektrikoa bultzatzeko giltzarri gisa.
Mugikortasunaren elektrifikazioa, industriari eta elkartutako enpresa-sektoreari bultzada emateko, eta MOVES programaren aurreko edizioetako ildoari jarraituz, mugikortasun elektrikoa sustatzeko bi pizgarri-programa onartu dira: ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzeko programa eta kargatzeko azpiegitura hedatzen laguntzeko programa.
2021eko uztailaren 14an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA, 138. zk.) EEEko zuzendari nagusiaren ebazpena, mugikortasun eraginkor eta iraunkorrerako pizgarrien programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dituena (MOVES III programa).
2023ko otsailaren 24an, Azpeitiko Udalak laguntza-eskaera bat aurkeztu zuen programaren barruan, PHEV ibilgailua erosteko proiektua zela eta. Laguntza hori honela ematen da:
Aurkeztutako inbertsioa: 37.853,72 €
Dirulaguntza: 2.500 €
Erosketaren hasiera-data: 2023ko irailaren 5a
Erosketaren amaiera-data: 2023ko martxoaren 13a
Ibilgailua erosteko guztizko zenbatekoa: 43.987,82 €