Emakumeenganako indarkeria
DESKRIBAPENA
Gizarte Zerbitzuen sisteman sartzeko bidea da. Azpeitiko Udalak herriko emakumeen eskura dauden gizarte baliabideei buruzko informazioa, orientazioa, balorazioa eta gizarte laguntzarako zerbitzua eskaintzen du. Pertsona bakoitzak bere egoerari egokitutako aholkularitza pertsonalizatua jasoko du. Horrela, gizarte langileek emakumeen eskaerak jaso eta erantzungo dituzte, emakume horien arazo sozialak konpontzen saiatuz.
NORI ZUZENDUA
Indarkeria jasaten duten herriko emakumeentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Behar larriko egoerei aurre egiteko dirulaguntzak. Baita egoera horiek prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko ere.Aldizka emango ez diren prestazio ekonomikoak dira.
Dirulaguntzak gastu hauei aurre egiteko eskainiko dira:
- Etxebizitza mantentzeko gastuak ordaintzeko: alokairua, energia elektrikoa eta gasaren hornidura, etab.
- Oinarrizko beharrak eta hauekin lotutakoak ordaintzeko.
NORI ZUZENDUA
Indarkeria jasaten duten herriko emakumeentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Dirulaguntza hauen helburua da larrialdi egoerek emakumeei sortutako beharrei aurrea hartzea eta erantzutea. Esaterako, etxeko gastuetarako alokairua, kreditua, energia, oinarrizko beharrak, etab.
NORI ZUZENDUA
Egoera ekonomiko ahulean dauden eta indarkeria jasan duten emakumeei.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Emakumearen babeserako agindu judiziala eskatuko da. Agindu horren bidez, emakumea babesteko neurri zibil eta penalak hartuko dira. Eskaria modu azkar eta errazean egiten da eta dokumentu horrek salaketaren balio bera izango du.
NORI ZUZENDUA
Indarkeria jasaten duten herriko emakumeentzat.
NON EGIN ESKAERA
Azpeitiko Gizarte Zerbitzuen Sailean, Udaltzaingoan, Ertzaintzako komisarian edo epaitegian.
DESKRIBAPENA
Informazioa eta orientazioa eskaintzen dira indarkeria matxistak eragindako egoerei aurre egiteko eta tresna juridikoen bitartez konpontzeko. Zerbitzu honetan, lege informazioa eta aholkularitza eskainiko da baliabide juridikoei eta familia-zuzenbideari buruz, arreta indibidualizatu eta pertsonalizatu baten bitartez.
NORI ZUZENDUA
Indarkeria jasaten duten herriko emakumeentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Indarkeriaren biktima izan diren pertsonak noraezean gelditzen diren kasuetan aldi baterako bizilekua eskaintzen zaie. Etxebizitza horiek errentan emango dira, gehienez lau hilabeterako.
NORI ZUZENDUA
Indarkeria jasaten duten herriko emakumeentzat, familia gatazka larria dutenentzat eta gizarte zerbitzuek horrela eskatzen dutenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Laguntza honen helburua biktimei dituzten arazo psikologikoak gainditzen laguntzea da, horretarako tratamendu egokiena ezarriz.
NORI ZUZENDUA
Indarkeria eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzat. Baita beste biktimentzat ere, hala nola, seme-alabentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Ordainketa bakarreko dirulaguntza hau genero-indarkeriaren (bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero indarkeria) biktima diren emakumeei zuzenduta dago, tratu txarretatik irten eta independentzia ekonomikoa zein gizarte-inklusioa errazteko.
Bi motatako dirulaguntzak daude:
1. Eusko Jaurlaritzako ordainketa bakarreko dirulaguntza.
2. Gizarteratzeko errenta aktiboa (RAI).
NORI ZUZENDUA
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.
TRAMITEA
1. Eusko Jaurlaritzako eskaera Azpeitiko Udala.
2. Gizarteratzeko errenta aktiboa (RAI) eskaera Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan (SEPE).
KUDEATZAILEA
1. Eusko Jaurlaritza
2. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa
DESKRIBAPENA
Telefono bidezko zerbitzua da, eta urteko 365 egunetan eguneko 24 orduko arreta bermatzen du. Emakumeen aurkako edozein indarkeria motatako biktimei arreta ematen espezializatutako profesionalek osatzen dute.
Zerbitzu honek aholkularitza eta informazioa eskaintzen die edozein zalantza edo gai argitu nahi duten profesionalei, senideei edo hurbileko pertsonei. Biktimen esku dauden baliabideen inguruan eman beharreko urratsen edo informazioaren gaineko orientabideak eskaintzen ditu; eta, hala nahi badute, arreta pertsonalizatua jaso dezakete.
Laguntza berehalakoa eta anonimoa izango da. Gune segurua da eta ez du telefono-fakturan arrastorik uzten.
NORI ZUZENDUA
Indarkeriaren biktimentzat eta beraien senideentzat. Baita profesionalentzat ere.
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Emakumeen Txokoa Azpeitiko emakume eta gizonen arteko parekidetasuna sustatzeko tresna da. Benetako berdintasuna lortzeko ibilbidean, emakumeen ahalduntzeari eta autonomiari indarra eman, esperientzia eta ekarpenak elkartrukatu, proposamenak egin eta kolektiboki eragiteko espazioa da.
EMAKUMEEN TXOKOA
Goiko kale, 12, behea Tel. 688 751 000
NORI ZUZENDUA
Herritar guztiei irekita dagoen espazioa da, emakumeei nahiz gizonei.
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Etxebizitza bat edukitzea funtsezko eskubidea da pertsonen bizitza duina bermatzeko. Eskubide honetan aurrerapausoak emateko asmoz, Azpeitiko Udalak larrialdiko etxebizitza eskaintzen du behar duten herritarrentzat.
NORI ZUZENDUA
Larrialdi egoeran dauden eta behin behineko bizitokia behar duten emakumeentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Zerbitzu honen helburua da jarduera fisikoaren onurak ahalik eta herritar gehienengana iristea, beren osasun fisiko, psikiko eta soziala hobetzeko asmoarekin, eta horretarako banan banako aholkularitza eskaini eta jarraipena egiten da.
NORI ZUZENDUA
Azpeitian erroldatuta daudenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala