Ezgaitasuna
DESKRIBAPENA
Gizarte Zerbitzuen sisteman sartzeko bidea da. Azpeitiko Udalak ezinduen eskura dauden gizarte-baliabideei buruzko informazioa, orientazioa, balorazioa eta gizarte-laguntzarako zerbitzua eskaintzen du. Erabiltzaile bakoitzak bere egoerari egokitutako aholkularitza pertsonalizatua jasoko du. Horrela, gizarte langileek herritarren eskaerak jaso eta erantzungo dituzte, beraien arazo sozialak konpontzen saiatuz.
NORI ZUZENDUA
Ezinduentzat edo mendekotasun bat duten pertsonentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Gizarte bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko dirulaguntzak dira, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko. Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak dira
Dirulaguntzak gastu hauei aurre egiteko eskainiko dira:
- Etxebizitza mantentzeko gastuak ordaintzeko: alokairua, energia elektrikoaren eta gasaren hornidura, etab.
- Oinarrizko beharrak eta hauekin lotutakoak ordaintzeko.
NORI ZUZENDUA
Gastu arrunta zein bereziei aurre egiteko sarrera ekonomiko nahikorik ez duten ezinduentzat edo mendekotasun bat duten pertsonentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Eusko Jaurlaritza eta Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Dirulaguntza hauen helburua da larrialdi-egoerek Azpeitian bizi diren ezinduei sortutako beharrei aurrea hartzea eta erantzutea. Esaterako, etxeko gastuetarako alokairua kreditua, energia, oinarrizko beharrak, etab.
NORI ZUZENDUA
Azpeitiko herritar ezinduentzat, ahultasun ekonomikoko egoeran daudenak.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Desgaitasun graduaren balorazioa da. Desgaitasun maila portzentaje moduan neurtzen da. Hau guztia, organo, aparatu edo sistemaren batean urritasun iraunkorrak dituzten pertsonak kontuan hartuta. Gainera, faktore pertsonal edo sozial horiek desgaitasunak berak eragindako desabantaila larriagotzen duten egoerei aurre egiteko laguntzak dira.
Pertsonari, batez ere, osasun fisiko eta mentalaren eremuan eragiten duten egoerak baloratzen zaizkio, eta, ondoren, baita pertsona gizarteratzea zailtzen duten faktore sozialak ere (familia-ingurunea eta lan-, hezkuntza- eta kultura-egoera).
NORI ZUZENDUA
Urritasun edo desgaitasun iraunkor bat duenarentzat. Baita ezgaitasun balorazioa berrikustea nahi duenarentzat ere, ezgaitasun egoera larriagotu egin delako. Ezinbestekoa izango da balorazioaren eskaera baino gutxienez 6 hilabete lehenago diagnostikatuta eta tratatua izatea. Desgaitasuna duen pertsona bezala aitortua izateko, beharrezkoa da desgaitasun gradua %33koa edo handiagoa izatea.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Azpeitiko egoitzan edo eguneko zentroan egoteko baliabideari lotutako balorazioa da. Erabiltzaileak zenbaterainoko eta nolako laguntza behar duen baloratzen du. Ezinduei egoitzetako baliabideak/ plazak emateko eta pertsona horiek berauetara bideratzeko Gaitasun/Ez Gaitasun ebazpena eta erabiltzailearen profilaren identifikazioa egiteko, hain zuzen ere.
- Mendekotasuna: Pertsonaren autonomia maila eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko duen gaitasuna baloratzen da; halaber, orientazioa eskaintzen da eta mendekotasuna duen adineko pertsonarentzat zer baliabide diren egokienak zehazteko aukera ematen du.
- RAI balorazioa: RAI balorazioa orientazio-tresna gisa erabiltzen da mendekotasuna duten pertsonei baliabideak esleitzeko.
NORI ZUZENDUA
Gaixotasunaren edo desgaitasunaren ondorioz autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edo sentsoriala falta edo galdu dutelako, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko beste pertsonen arreta behar duten pertsonek eska dezakete laguntza hau.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Ezgaitasuna edo ibiltzeko zailtasun handiak dituzten adineko pertsonei ematen zaie aparkatzeko txartel berezi hau. Txartel honekin erabiltzaileek ibilgailua horretarako gaitutako aparkalekuetan uzteko aukera izango dute. Txartela Europa osoan erabil daiteke.
NORI ZUZENDUA
Herrian erroldatuta dauden ezinduentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Segurtasuna eskaintzeko helburua duen zerbitzua da. Telelaguntzako aparatuari esker, erabiltzailea Eusko Jaurlaritzako SOS Deiak larialdi zerbitzuarekin zuzenean komunikaturik dago urteko egun eta ordu guztietan. Kontaktuan jar daiteke edozein larritasun egoeraren aurrean, esaterako, erortzen baldin bada, gaixotzen bada, gaizki sentitzen bada, etab.
Horretarako erabiltzaileari tresna bat jarriko zaio eskura eta botoia sakatu bezain laster, erabiltzailea harremanetan jarriko da bere arazoa konpon diezaiokeen pertsona batekin.
NORI ZUZENDUA
Gaixotasun, elbarritasun, bakardade edo bestelakoek eragindako arriskuan dauden ezinduentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Eusko Jaurlaritza eta SOS Deiak
DESKRIBAPENA
Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua lehen mailako arretako zerbitzu publikoa da, laguntza eta prebentziokoa. Erabiltzaileari bere etxean egoten laguntzeko da, eta etxean bertan eta komunitatean integratu ahal izateko etxeko laguntza eta/edo laguntza pertsonala eskaintzen dio, isolamendu-egoerak saihestuz.
Eguneko etxez etxeko zerbitzua:
Prestatzen diren zerbitzuak honako hauek izango dira: etxeko arreta, arreta pertsonala, bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak. Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta salbuespen modura: larunbata-igandean, eta jai egunetan. Ordutegia 07:00-22:00.
Gaueko etxez etxeko zerbitzua:
Prestatzen diren zerbitzuak honako hauek izango dira. Etxeko arreta, arreta pertsonala. Zerbitzua astelehenetik larunbatera. Ordutegia 00:00-07:00.
Etxean arreta integrala emateko zerbitzua:
Erabiltzaileari bere etxean egoten laguntzera zuzenduta dago. Honako zerbitzuak eskaintzen dira bertan: jarduera instrumentala, gizarte-laguntza, eguneroko bizitzako jardueratako laguntza, estimulazio psikoafektiborako jarduerak, larrialdi-egoeretan arreta emateko jarduerak, etxean bertan moldatzeko laguntza eta ingurunean integratzea ahalbidetzeko laguntza.
NORI ZUZENDUA
Herrian erroldatuta dauden ezinduentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Laguntza honen helburua ezgaitasuna duten pertsonek euren etxean ahalik eta autonomia handienarekin eta erraztasun handienarekin bizitzeko aukera izatea da, eta haiek zaintzeaz arduratzen diren pertsonen lanak arintzea.
- Bainugela egokitzeko.
- Aulki gurpildunak eskuratzeko.
- Garabi elektrikoak eskuratzeko.
- Larruazaleko nekrosirik eragiten ez duten koltxoiak eta ohe artikulatu elektrikoak eskuratzeko.
- Etab.
NORI ZUZENDUA
Muga fisikoak dituzten pertsonentzat. %33eko ezgaitasuna edo handiagoa dutenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Gizarte Segurantzan kotizatu ez dutenentzako aldi baterako dirulaguntza. Erabiltzailearen oinarrizko beharrak asetu ahal izateko eskaintzen dira.
NORI ZUZENDUA
Baliabide gutxiko pertsonentzat, gutxienez %65eko desgaitasuna dutenak.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Espainiako Gobernua
DESKRIBAPENA
Etxean mendeko familiarteko bat zaintzeko dirulaguntza.
NORI ZUZENDUA
Mendekotasunaren balorazio-dokumentu ofiziala dutenentzat eta beren zaintzaz arduratzen den familiartekoa hirugarren gradura arteko senidea dutenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Aldi baterako zerbitzua da. Dauden zaintza zerbitzu publikoak eskuratzeko aukerarik ez dagoenean emango da, zaintza zerbitzuaren eskaria egiten duen pertsonaren dependetzia maila eta diru-sarreren arabera.
NORI ZUZENDUA
Honako baldintza hauek betetzen dituztenentzat:
- Mendekotasun bat daukatela baloratzen duen dokumentu ofiziala aurkeztea.
- Egoitza edo eguneko zentroaren zerbitzua eskuratzeko itxaron zerrendan hiru hilabetetik gora egotea.
- Egoitza pribatu edo eguneko zentro batean tokia duela erakusten duen aurrekontratua aurkeztea edo, behin bertan egonda, ordaintzen ari dela erakusten duten fakturak aurkeztea.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Mendekotasuna duen pertsonarentzat laguntzaile bat kontratatzeko helburua du laguntza honek. Laguntzaile horrek mendekotasuna duen pertsonari ikasketetan, lanean, eta eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan autonomia handiagoa lortzen lagunduko dio.
NORI ZUZENDUA
Honako baldintza hauek betetzen dituztenentzat:
- Menpekotasun graduko dependientea dela erakusten duen dokumentu ofiziala aurkeztea.
- Laguntzaileak 18 urtetik gora izan behar ditu eta arreta soziosanitarioko titulazioa eduki beharko du.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Arreta goiztiarra 0-6 urteko haurrei, haien familiei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoa da. Osasunaren, hezkuntzaren eta gizartearen diziplinarteko ikuspegitik, helburua da ahalik eta lasterren eta modu integralean erantzutea beren garapenean nahasmenduak dituzten edo jasateko arriskua duten haurrek dituzten premia iragankor edo iraunkorrei.
NORI ZUZENDUA
Garapen-arazoak dituzten edo edukitzeko arriskua duten 0-6 urte bitarteko haurrak.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Desgaitasuna duten haur eta gazteen familiartekoei zuzendutako prestazioa.
NORI ZUZENDUA
0-18 / 18 urtetik aurrerako pertsonentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gizarte Segurantza
DESKRIBAPENA
Taldean oinez ibiltzera irteteko aukera da, herrian ditugun bidegorri eta paseatzeko tokietaz gozatzeko. Helduen eta adinduen aktibitate fisikoa eta giza harremanak bultzaraztea du helburu. Saioak monitore batek gidatzen ditu.
NORI ZUZENDUA
Herrian erroldatuta dauden 60 urtetik gorako herritarrentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Zerbitzu honen helburua da jarduera fisikoaren onurak ahalik eta herritar gehienengana iristea, beren osasun fisiko, psikiko eta soziala hobetzeko asmoarekin, eta horretarako banan banako aholkularitza eskaini eta jarraipena egiten da.
NORI ZUZENDUA
Azpeitian erroldatuta daudenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala