Familia, haurrak eta gaztedia
DESKRIBAPENA
Gizarte Zerbitzuen sisteman sartzeko bidea da. Azpeitiko Udalak herritarren eskura dauden gizarte-baliabideei buruzko informazioa, orientazioa, balorazioa eta gizarte-laguntzarako zerbitzua eskaintzen du. Erabiltzaile bakoitzak aholkularitza pertsonalizatua eta bere egoerari egokitutako zerbitzua jasoko du. Horrela, gizarte langileek herritarren eskaerak jaso eta erantzungo dituzte, beraien arazo sozialak konpontzen saiatuz.
NORI ZUZENDUA
Azpeitian erroldatuta daudenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Erabiltzaileari bere etxeko egunerokoan laguntzeko zerbitzua da. Zerbitzu honen bidez, esku-hartze instrumentala, pertsonala, sozio edukatiboa eta psikosoziala eskaintzen zaio.
NORI ZUZENDUA
Azpeitian erroldatuta daudenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Gurasoei, adingabeei eta profesionalei zuzendutako orientazioa, detekzioa eta esku-hartze goiztiarra.
Besteak beste, adingabeak dituzten familietako kideei kudeaketa psikologiko eta pedagogikoko jarraibideak eskaintzea, guraso eta seme-alaben arteko komunikazioari, belaunaldien arteko hausturari edo elkar ulertzeari buruzko gaiak jorratzeko.
NORI ZUZENDUA
- Familiak eta adingabeak.
- Azpeitiko udalerriko arlo eta eremu hauetako profesionalak: Hezkuntza, eskola, osasuna, aisialdia eta segurtasuna.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Gizarte-hezkuntzako laguntza eta laguntza psikosoziala eskaintzen duen egitasmoa. Zerbitzu honi esker, arrisku- egoeran eta/edo babesgabetasun egoeran dauden adingabeak dituzten familiei lagundu ahal izango zaie. Familia horien trebetasun pertsonal, sozial edo heziketa arloko gabeziek arrisku larriko egoera eragin badiezaiekete haurrei edo nerabeei, eta horrek zaildu egin du adin txikiko horiek familiaren etxean jarraitzea.
NORI ZUZENDUA
Azpeitian erroldatuta daudenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Seme-alabak izateagatik jasotzen diren dirulaguntzak.
- Seme-alaben jaiotzagatik dirulaguntzak
(30 / 2015 Dekretua Martxoaren 17koa / Modifikazioa 121 /2018 Dekretua Uztailaren 30) - Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak
(164/2019 Dekretua Urriaren 22koa).
- Eszedentzia.
- Lanaldi Murrizketa.
- Seme-alabak zaintzeko, ume zaintzaileak kontratatzeko dirulaguntzak. - Adin txikiko seme-alabak izateagatik dirulaguntzak (0-3 urte / 3-7 urte)
(27/2023 Dekretua Otsailaren 21koa).
NORI ZUZENDUA
Seme-alabak izan edo adoptatzen dituzten familientzat. Adoptatu aurretik familian hartu eta familia unitatean mantentzen diren kasuetan ere emango da laguntza.
TRAMITEA
- Tramitazio Elektronikoa.
- Aurrez Aurrekoa – Donostiako Eusko Jaurlaritzako ZUZENEAN bulegoan.
- Azpeitiko Udala- HAZ bulegotik.
KUDEATZAILEA
Eusko Jaurlaritza
DESKRIBAPENA
Familia bat ugaria dela aitortzen duen titulu ofiziala da. Izaera horrek hainbat eskubide lortzeko aukera ematen ditu.
NORI ZUZENDUA
Hauek dira familia ugaritzat hartzen diren egoerak:
- Guraso bat edo bi, hiru seme-alaba edo gehiago, elkarrekin izandakoak izan edo ez.
- Guraso bat edo bi, bi seme-alaba, elkarrekin izandakoak edo ez, betiere gutxienez horietako batek desgaitasuna badu (%33koa edo handiagoa) edo lanerako ezintasuna badu.
- Bi gurasoak desgaituak direnean (%33 edo gehiagoko desgaitasuna), gutxienez, horietako batek %65eko desgaitasuna edo handiagoa duenean, lanerako ezintasuna dutenean edo bi seme-alaba badituzte, elkarrekin izandakoak edo ez.
- Aita edo ama bakarra, bi seme-alabarekin, baldin eta beste gurasoa hilik baldin badago.
- Tutoretzapean, zaintzapean edo babespean dauden eta aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren bi anai-arreba edo gehiago. Tutorearekin, zaintzailearekin edo babeslearekin bizi badira, baina ez badira haren kontura bizi.
- Aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren hiru anai-arreba edo gehiago, 18 urtetik gorakoak.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala – HAZ zerbitzua
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Gertuko senideren bat hiltzen denean galeraren mina bizi duten pertsonei laguntza psikologikoa emateko.
NORI ZUZENDUA
Azpeitian erroldatuta dauden pertsonentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Gizarte-menpekotasunen bat duten familiei behin behineko bizilekua eskaintzea, bizitzeko behin betiko aukeraren bat aurkitu eta gizarteratzeko programa baten baitan egon arte.
NORI ZUZENDUA
Familia-unitatea gutxienez 2 kidez osatutakoa izatea, Gizarteratzeko programa baten baitan egotea.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Gizarte bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko dirulaguntzak dira, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko. Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak dira
Dirulaguntzak gastu hauei aurre egiteko emango dira:
- Etxebizitza mantentzeko gastuak: alokairua, energia elektrikoaren eta gasaren hornidura, etab.
- Oinarrizko beharrak eta behar horiekin lotutakoak.
NORI ZUZENDUA
Azpeitian erroldatuta dauden pertsonentzat. Norbanakoentzat zein familientzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Eusko Jaurlaritza
DESKRIBAPENA
Azpeitian bizi diren familiei sortutako beharrei aurrea hartzeko eta erantzuteko dirulaguntzak.
NORI ZUZENDUA
Azpeitian bizi diren familiei sortutako beharrei aurrea hartzeko eta erantzuteko dirulaguntzak. Esaterako, etxeko gastuetarako alokairua, kreditua, energia, oinarrizko beharrak, etab.
Dirulaguntzak gastu hauei aurre egiteko emango dira:
- Etxebizitza mantentzeko gastuak: alokairua, energia elektrikoaren eta gasaren hornidura, etab.
- Oinarrizko beharrak eta behar horiekin lotutakoak.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Zerbitzu honen helburua da jarduera fisikoaren onurak ahalik eta herritar gehienengana iristea, beren osasun fisiko, psikiko eta soziala hobetzeko helburuarekin, eta horretarako banan banako aholkularitza eskaini eta jarraipena egitea.
NORI ZUZENDUA
Azpeitian erroldatuta daudenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala