Gizarteratzea
DESKRIBAPENA
Gizarte Zerbitzuen sisteman sartzeko bidea da. Azpeitiko Udalak herritarren eskura dauden gizarte-baliabideei buruzko informazioa, orientazioa, balorazioa eta gizarte-laguntzarako zerbitzua eskaintzen du. Pertsona bakoitzak bere egoerari egokitutako aholkularitza pertsonalizatua jasoko du. Horrela, gizarte langileek herritarren eskaerak jaso eta erantzungo dituzte, herritar horien arazo sozialak konpontzen saiatuz.
NORI ZUZENDUA
Bazterkeria-, marjinazio- edo mendekotasun-egoeran dauden pertsona eta familientzat, gizarteratzeko baliabideak edo baliabide soziosanitarioak eskuratzeko.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Gizarte bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko dirulaguntzak dira, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko. Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak dira
Dirulaguntzak gastu hauei aurre egiteko eskainiko dira:
- Etxebizitza mantentzeko gastuak ordaintzeko: alokairua, energia elektrikoaren eta gasaren hornidura, etab.
- Oinarrizko beharrak eta hauekin lotutakoak ordaintzeko.
NORI ZUZENDUA
Gastu arrunta zein bereziei aurre egiteko sarrera ekonomiko nahikorik ez dutenentzat. Menpekotasun eta adikzio arazoak dituztenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Dirulaguntza hauen helburua da larrialdi-egoerek herritarrei sortutako beharrei aurrea hartzea eta erantzutea. Esaterako, etxeko gastuetarako alokairua, kreditua, energia, etab.
NORI ZUZENDUA
Egoera ekonomiko ahulean dauden herritarrei.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Esku-hartze psikosozialaren eta sozioedukatiboaren eremuan esku hartzea egiten da gizarte-bazterkeria edo -bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonentzat (adinean aurrera doazelako, jatorri geografikoagatik, desgaitasuna dutelako, indarkeria matxista jasaten duten emakumeak direlako edo bestelako baldintzatzaileengatik) edo gatazka pertsonal edo sozialeko egoeran dauden eta egoera horri aurre egiteko laguntza edo orientazioa behar duten pertsona eta/edo familientzat.
NORI ZUZENDUA
Gizarte-bazterkeria edo -bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonentzat
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Iraupen mugatuko egonaldietarako etxebizitzak dira eta etxebizitzarik ez duten eta familiaren zein gizartearen babesik ez duten pertsonei eskaintzen zaizkie. Gizarteratze-mailaren arabera, egonaldi ertainak edo luzeak izan daitezke. Zerbitzu honekin larrialdietako egoerei eta gizarteratze-prozesuei erantzun nahi da.
NORI ZUZENDUA
Gizarte-bazterkeria egoeran dauden herritarrentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Eguna igarotzeko toki bat eskaintzen duen zentroa da eta bere helburua pertsonak ahalik eta autonomia mailarik handiena eskuratzea da eta baita gizarteratzen laguntzea ere.
NORI ZUZENDUA
Gizarte-bazterkeria egoeran dauden herritarrentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Bilaketa, orientazio eta prestakuntza soziolaboralerako zerbitzuak.
• LANBIDE
Urola Kalea 6, behea, Azpeitia
Tel. 943 023 820
• IRAURGI BERRITZEN
Enparan Kalea 1.3. Azpeitia
Tel. 943 851 100
info@iraurgiberritzen.eus
• ZABALTZEN-SARTU
Enparan Kalea 1, 2. pisua. Azpeitia
Tel. 693 90 23 64
aritz@zabaltzen.sartu.org
NORI ZUZENDUA
Herritar guztientzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Lanbide, Iraurgi Berritzen eta Zabaltzen
DESKRIBAPENA
Etxebizitza bat edukitzea funtsezko eskubidea da pertsonen bizitza duina bermatzeko. Eskubide horretan aurrerapausoak emateko asmoz, Azpeitiko Udalak larrialdiko etxebizitza eskaintzen du behar duten herritarrentzat. Horregatik, Gizarte Zerbitzuen sailetik beharrezkoa ikusten den kasuetan, gizarteratze prozesu bat abian jarriko da.
NORI ZUZENDUA
Larrialdi egoeran dauden herritarrentzat, behin behineko bizitokia behar dutenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Gizarte-bazterkeriako erdi-mailako egoeran dauden pertsonentzako etxebizitza laguntzak.
NORI ZUZENDUA
Erdi mailako esklusio -arriskuan dauden Gipuzkoako pertsonei.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Gizarteratze eta laneratzeko prestakuntza enplegu prozesu berriak garatzea, eta inklusio soziolaborala sustatzeko zerbitzu sare integratua osatzea dira eskola honen helburuak. Herriko eta eskualdeko inklusio eragileen koordinazioa eta lankidetzaren bidez.
NORI ZUZENDUA
Egoera zaurgarrienean dauden herritarrentzat. Beraien gizarteratzea eta enplegagarritasuna sustatzeko helburuarekin.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Zerbitzu honen helburua da jarduera fisikoaren onurak ahalik eta herritar gehienengana iristea, beren osasun fisiko, psikiko eta soziala hobetzeko asmoarekin, eta horretarako banan banako aholkularitza eskaini eta jarraipena egiten da.
NORI ZUZENDUA
Azpeitian erroldatuta daudenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala