Menpekotasunak eta aniztasuna
DESKRIBAPENA
Gizarte Zerbitzuen sisteman sartzeko bidea da. Azpeitiko Udalak adikzioak dituzten herritarren eskura dauden gizarte-baliabideei buruzko informazioa, orientazioa, balorazioa eta gizarte-laguntzarako zerbitzua eskaintzen du. Pertsona bakoitzak bere egoerari egokitutako aholkularitza pertsonalizatua jasoko du. Horrela, gizarte langileek herritarren eskaerak jaso eta erantzungo dituzte, herritar horien arazo sozialak konpontzen saiatuz.
NORI ZUZENDUA
Menpekotasun eta adikzio arazoak dituzten pertsonentzako eta/edo familientzako.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Gizarte bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko dirulaguntzak dira, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko. Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak dira
Dirulaguntzak gastu hauei aurre egiteko eskainiko dira:
- Etxebizitza mantentzeko gastuak ordaintzeko: alokairua, energia elektrikoaren eta gasaren hornidura, etab.
- Oinarrizko beharrak eta hauekin lotutakoak ordaintzeko.
NORI ZUZENDUA
Menpekotasun eta adikzio arazoak dituztenentzat, gastu arrunta zein bereziei aurre egiteko sarrera ekonomiko nahikorik ez dutenean.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Dirulaguntza hauen helburua Azpeitian larrialdi egoeran bizi diren mendekotasuna duten pertsonen beharrei aurrea hartzea eta erantzutea da. Adibidez, alokairua etxeko gastuetarako kreditua, energia, oinarrizko beharrak, etab.
NORI ZUZENDUA
Adikzioa duten eta Azpeitian egoera ekonomiko ahulean bizi diren pertsonei zuzenduta dago.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Programaren helburuak: Balioetan oinarritutako hezkuntza eta teknologia berrien erabilera. Sustantzien adikzioa eta sustantziarik gabeko prebentzioa.
- Haurren eta gazteen artean tolerantzia eta aniztasuna sustatzea, eta ziber jazarpena prebenitzea eta aztertzea, baita teknologia berrien erabilera seguru eta arduratsuan lan egitea ere, erabilera gatazkatsuko egoerei aurre egiteko.
- Gazteen adikzioen kontsumoari aurrea hartzea, bai eta horiek kontsumitzean dituzten ohiturak, jokabideak eta jarrerak hautematea eta auto zaintzan eta besteekiko errespetuan dituzten ondorioak detektatzea ere.
- Jokabideek beren osasun fisikoan, mentalean eta emozionalean dituzten ondorioak ikasleekin aztertzea, baita beste pertsona batzuengan dituzten ondorioak ere.
Dibertimendu- eta aisialdi-uneetan ere jokabide kritiko eta arduratsua garatzea.
NORI ZUZENDUA
Herriko haurrentzat, gazteentzat, nerabeentzat eta familientzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Errehabilitazio zentroetan adikzioen kontrako tratamendua jasotzen ari diren herritarrentzako hileroko laguntza ekonomikoak, zentroetara joateko gastuak ordaintzeko.
NORI ZUZENDUA
Drogaren menpekotasunaren aurkako tratamendua herritik kanpo jasotzen dutenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Menpekotasunei aurre egiteko 2020-2024 plana. Legez kanpoko substantzien kontsumoa eta beste substantzia batzuen erabilera desegokia, oro har, arazo larria dira pertsonentzat, familientzat eta komunitatearentzat. Azpeitiko Udalaren planaren helburua drogaren eskaria eta eskaintza murrizten laguntzea da, baita drogak gizartean eta osasunean eragiten dituen arriskuak eta kalteak murriztea ere. Hori guztia planteamendu estrategiko baten bidez.
NORI ZUZENDUA
Herritar guztientzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Herriko jaien testuinguruetan menpekotasunak eta adikzioak prebenitzeko programak burutzen dira. Droga jolas modura kontsumitzeak dakarren arriskua prebenitzeko helburuarekin.
Programa honen bitartez, erabiltzaileei informazioa eskainiko zaie droga-kontsumo lekuetan.
NORI ZUZENDUA
Noizean behin edo sarritan drogak kontsumitzen dituztenentzat eta asteburu eta jaietan gaueko aisia-lekuetan ibiltzen diren nerabeentzat eta gazteentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Zerbitzu honen helburua da jarduera fisikoaren onurak ahalik eta herritar gehienengana iristea, beren osasun fisiko, psikiko eta soziala hobetzeko asmoarekin, eta horretarako banan banako aholkularitza eskaini eta jarraipena egiten da.
NORI ZUZENDUA
Azpeitian erroldatuta daudenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala