Itzulpen automatikoa / Machine translation

Nazioarteko lankidetza

DESKRIBAPENA
Informazioa, balorazioa eta kudeaketa Gizarte Zerbitzuetako Sailean egiten da. Udalak, urtero egiten duen deialdiaren bitartez, diruz laguntzen ditu hegoaldeko herri txiroen garapenerako lankidetza proiektuak. Laguntza horietan lehentasuna dute Azpeitiko GKEk. Bertan hiru lerro ezberdin daude.

DESKRIBAPENA
Mundu mailan bizi ditugun desberdintasun ekonomiko, sozial, politiko, kultural eta generokoak egiturazko arrazoiak dituzte.

Tokikoaren eta orokorraren arteko loturatik abiatuta, gizartearen baitan kontzientzia kritikoa sortu nahi dugu, erantzunkidetasun eta hiritartasun unibertsala oinarri hartuta; herritarrak mobilizatzea eta herrien nahiz pertsonen emantzipaziorako ekimen eta esperientzia eraldatzaileak martxan jartzea dugu helburu, azpeitiarren artean kontzientzia kritikoa sortuz.

NORI ZUZENDUA
Nortasun juridikoa duen gobernuz kanpoko edozein elkarte edo erakunde, beren jarduera bat baldin badator Azpeitiko Udalaren deialdiaren oinarriekin eta horietan agertzen diren baldintzekin; besteak beste, egoitza nagusia edo legez eratutako ordezkaritza Azpeitian izatea, edo eskatzailea azken 4 urteetan Azpeitian erroldatuta egotea eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan erregistratuta egotea. 

TRAMITEA
Azpeitiko Udala

KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala

DESKRIBAPENA
Azpeitiko Udalak dirulaguntza lerro bat sortu du kooperante izan nahi duten herriko gazteentzat. Desplazamendua, bisa eta txertoen gastuak ordaintzeko laguntzak dira, bai GGKE batekin lan egin nahi duten gazte azpeitiar kooperanteei edo Azpeitiko GGKE batekin lan egin nahi duten kanpoko gazteei laguntzeko. 

NORI ZUZENDUA
18 urtetik gorako eta gehienez 30 urte arteko Azpeitiko gazteei.

TRAMITEA
Azpeitiko Udala

KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala

DESKRIBAPENA
Larrialdi-egoeretan ekintza humanitario eta puntualetarako proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak.

NORI ZUZENDUA
Laguntza humanitariotzat edo larrialdiko laguntzatzat jotzen da gatazka belikoen edo hondamendi naturalen ondoriozko egoeren larritasuna arintzeko eta / edo lehen mailako eta beste edozein motatako premiak asetzeko ematen da.

KUDEAKETA
Azpeitiko Udala