Pertsona edadetuak
DESKRIBAPENA
Gizarte Zerbitzuen sisteman sartzeko bide bat da. Azpeitiko Udalak herritarren eskura dauden gizarte-baliabideen buruzko informazioa, orientazioa, balorazioa eta gizarte-laguntzarako zerbitzua eskaintzen du. Pertsona bakoitzak bere egoerari egokitutako aholkularitza pertsonalizatua jasoko du. Horrela, gizarte langileek herritarren eskaerak jaso eta erantzungo dituzte, beraien arazo sozialak konpontzen saiatuz.
NORI ZUZENDUA
Herrian erroldatuta dauden pertsona edadetuentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua lehen mailako arretako zerbitzu publikoa da, laguntza eta prebentziokoa. Erabiltzaileari bere etxean egoten laguntzeko da, eta etxean bertan eta komunitatean integratu ahal izateko etxeko laguntza eta/edo laguntza pertsonala eskaintzen dio, isolamendu-egoerak saihestuz.
Eguneko etxez etxeko zerbitzua:
Prestatzen diren zerbitzuak honako hauek izango dira: etxeko arreta, arreta pertsonala, bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak. Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta salbuespen modura: larunbata-igandean, eta jai egunetan. Ordutegia 07:00-22:00.
Gaueko etxez etxeko zerbitzua:
Prestatzen diren zerbitzuak honako hauek izango dira. Etxeko arreta, arreta pertsonala. Zerbitzua astelehenetik larunbatera. Ordutegia 00:00-07:00.
Etxean arreta integrala emateko zerbitzua:
Erabiltzaileari bere etxean egoten laguntzera zuzenduta dago. Honako zerbitzuak eskaintzen dira bertan: jarduera instrumentala, gizarte-laguntza, eguneroko bizitzako jardueratako laguntza, estimulazio psikoafektiborako jarduerak, larrialdi-egoeretan arreta emateko jarduerak, etxean bertan moldatzeko laguntza eta ingurunean integratzea ahalbidetzeko laguntza.
NORI ZUZENDUA
Bere autonomia pertsonalean zailtasunak dituzten 60 urtetik gorakoentzat. Herrian erroldatuta egon behar dute.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Erabiltzaileen autonomia hobetzeko helburua duen laguntzak dira, beraien eguneroko ekintzak autonomia pertsonalean egiteko tresnak utziz edo hauek erosteko dirulaguntzak eskainiz:
- Bainugela egokitzeko.
- Aulki gurpildunak eskuratzeko.
- Garabi elektrikoak eskuratzeko.
- Larruazaleko nekrosirik eragiten ez duten koltxoiak eta ohe artikulatu elektrikoak eskuratzeko.
- Etab.
NORI ZUZENDUA
Fisikoki mugatuta eta Azpeitian erroldatuta dauden pertsona edadetuentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Segurtasuna eskaintzeko helburua duen zerbitzua da. Telelaguntzako aparatuari esker, erabiltzailea Eusko Jaurlaritzako SOS Deiak larialdi zerbitzuarekin zuzenean komunikaturik dago urteko egun eta ordu guztietan. Kontaktuan jar daiteke edozein larritasun egoeraren aurrean, esaterako, erortzen baldin bada, gaixotzen bada, gaizki sentitzen bada, etab.
Horretarako erabiltzaileari tresna bat jarriko zaio eskura eta botoia sakatu bezain laster, erabiltzailea harremanetan jarriko da bere arazoa konpon diezaiokeen pertsona batekin.
NORI ZUZENDUA
Bakarrik bizi diren eta gaixotasun, elbarritasun, bakardade edo antzeko egoerek eragindako arriskuan dauden pertsona edadetuentzat
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Eusko Jaurlaritza eta SOS Deiak
DESKRIBAPENA
Gizartearekin eta familiarekin harreman estuan, adineko pertsonak euren etxeetan egoteko erraztasunak eskaintzen dituen zerbitzua da. Laguntza honi esker, adinean sartutako erabiltzaileak adinekoen egoitzan edo eguneko zentroan aldi baterako egonaldia eskatu dezake, bere senideek edo zaintzaileak aldi batean beraiekin egon ezin dutenean.
NORI ZUZENDUA
Herrian erroldatuta dauden pertsona edadetuentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Ezgaitasuna edo ibiltzeko zailtasun handiak dituzten adineko pertsonei ematen zaie aparkatzeko txartel berezi hau. Txartel honekin erabiltzaileek ibilgailua horretarako gaitutako aparkalekuetan uzteko aukera izango dute. Txartela Europa osoan erabil daiteke.
NORI ZUZENDUA
Herrian erroldatutako ezgaitasun bat duten pertsona edadetuentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Mendekotasuna duten pertsona edadetuak etxean artatzen dituzten familiei laguntzeko baliabideen multzoa da: familia-desorekak prebenitzeko, bizikidetza normalizatua emateko eta mendekotasuna duen pertsonari arreta egokia emateko.
NORI ZUZENDUA
- Bakarkako laguntza psikologikoa: mendekotasuna duen adineko pertsona batekin bizi diren edo zuzenean arduratzen diren zaintzaileek eta familiek zama psikologiko handia izan dezaketenez eta gizarte- eta familia-harremanak hondatzeko arriskua dutenez, tratamendu psikologiko indibiduala ematen zaie bizi duten egoerari aurre egiteko (10 saio gehienez, eta salbuespen gisa, 12 saio).
- Elkarri laguntzeko taldeak: arazo berbera dute pertsonek elkarri laguntzeko taldeak dira. Talde hauetan, komunikazioa eta parte-hartzearen bidez, taldekideei arazoen aurrean irtenbide egokiak bilatzeko tresnak eta baliabideak ematen zaizkie. Gatazkei aurre egiteko eta gatazkak konpontzeko gaikuntza duten profesionalek zuzendutako taldeak dira.
- Prestakuntza: prestakuntza-saio teoriko-praktikoak dira, adinekoei arreta hobea emateko eta zainketa-lanak berme osoz egiteko. Hainbat arlotako edukiak lantzen dira: medikuntza arlokoak, erizaintzakoak, psikogeriatriarikoak, legeari eta gizarte-baliabideei buruzkoak. Helburu informatiboa, hezitzailea eta terapeutikoa dute.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Oinarrizko beharrak asetu ahal izateko aldi baterako dirulaguntza da, Gizarte Segurantzan kotizatu ez dutenentzat.
- Kotizatu Gabekoen Pentsioa erretiroagatik: pentsioen kontribuzio sisteman sartu ezin dutenentzat da dirulaguntza hau.
NORI ZUZENDUA
Gipuzkoan erroldatuta dauden 65 urtetik gorako pertsonei zuzendua.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Pertsona edadetuen egoera neurtzeko hiru balorazio mota dira.
- Mendekotasuna: pertsonaren autonomia-maila eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko gaitasun-maila baloratzen da. Ildo beretik, orientazioa eskaintzen da eta mendekotasuna duen adineko pertsonarentzat baliabiderik egokienak zehazteko aukera ematen du.
- RAI balorazioa: RAI balorazioa orientazio-tresna gisa erabiltzen da mendekotasuna duten pertsonei baliabideak esleitzeko.
- Ezgaitasunaren balorazioak: pertsona edadetuari osasun fisiko eta mentalaren arloan eragiten duten egoerak baloratzen zaizkio, eta, ondoren, pertsona gizarteratzea zailtzen duten faktore sozialak (familia-ingurunea eta lan-, hezkuntza- eta kultura-egoera).
NORI ZUZENDUA
Herrian erroldatuta dauden eta mendekotasunen bat duten pertsona edadetuentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Mendekotasun-egoeran dagoen familiarteko bat etxean zaintzeko dirulaguntza.
NORI ZUZENDUA
Mendekotasun gisa baloratzen duen dokumentu ofiziala duteneentzat eta zaintzen den familiartekoa hirugarren gradura arteko senidea direnentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Aldi baterako zerbitzua da. Dauden zaintza zerbitzu publikoak eskuratzeko aukerarik ez dagoenean emango da, eskatzen duen pertsonaren dependentzia maila eta diru-sarreren arabera.
NORI ZUZENDUA
Honako baldintza hauek betetzen dituzten edadetuentzat:
- Mendekotasun bat dagoela baloratzen duen dokumentu ofiziala aurkeztea.
- Egoitza edo eguneko zentroa zerbitzua eskuratzeko itxaron zerrendan hiru hilabetetik gora egotea.
- Egoitza pribatu edo eguneko zentro batean tokia duela erakusten duen aurrekontratua aurkeztea edo, behin bertan egonda, ordaintzen ari dela erakusten duten fakturak aurkeztea.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Mendekotasuna duen pertsonarentzat laguntzaile bat kontratatzeko helburua du laguntza honek. Laguntzaile horrek mendekotasuna duen pertsonari ikasketetan, lanean, eta eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan autonomia handiagoa lortzen lagunduko dio.
NORI ZUZENDUA
Honako baldintza hauek betetzen dituzten edadetuentzat:
- Mendekotasun bat dagoela baloratzen duen dokumentu ofiziala aurkeztea.
- Laguntzaileak 18 urtetik gora izan behar ditu eta arreta soziosanitarioko titulazioa eduki beharko du.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA
Gizarte bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko dirulaguntzak dira, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko. Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak dira.
Dirulaguntzak gastu hauei aurre egiteko eskainiko dira:
- Etxebizitza mantentzeko gastuak ordaintzeko: alokairua, energia elektrikoaren eta gasaren hornidura, etab.
- Oinarrizko beharrak eta hauekin lotutakoak ordaintzeko.
NORI ZUZENDUA
Egoera ekonomiko larrian dauden adinekoentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala eta Eusko Jaurlaritza
DESKRIBAPENA
Dirulaguntza hauen helburua da Azpeitian larrialdi egoeran bizi diren pertsona edadetuen beharrei aurrea hartzea eta erantzutea. Esaterako, etxeko gastuetarako alokairua kreditua, energia, oinarrizko beharrak, etab.
NORI ZUZENDUA
Diru-egoera larrian dauden pertsona edadetuei.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Etxebizitza-zerbitzua da, egonaldi luzekoa edo erabilera iraunkorrekoa, jarduera instrumentaletarako, eguneroko bizitzako bitartekaritza-jardueretarako, gizarte-laguntza eta gainbegiratze-laguntza behar duten adinekoentzat.
NORI ZUZENDUA
Mendekotasuna duten edadeko pertsonentzat, eta 65 urtetik gorakoentzat, eta salbuespen modura 60 urtetik gorakoentzat eta mendekotasuna dutenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
San Martin Zentro Fundazioa
Gipuzkoako Foru Aldundia
KONTAKTUA
Helbidea: Hartzubia 9
Telefonoa: 943 81 43 50
DESKRIBAPENA
Eguneko Unitatearen Zerbitzua asistentzia- eta prebentzio-zerbitzua da, erabiltzaileari bere ohiko ingurunean egon eta gizarteratzen laguntzeko eta, hala badagokio, isolamendu-egoerak konpentsatzeko eta zerbitzua komunitateko beste pertsona batzuekin partekatzeko.
NORI ZUZENDUA
Mendetasun-arriskuan edo egoeran dauden 65 urtetik gorako pertsonentzat, I. graduko mendetasun egoeran edo hauskortasun-egoeran daudenentzat. Salbuespen gisa, 60 urtetik gorako pertsonentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Zerbitzu honek arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen die, egunez, mendetasun-egoeran dauden pertsonei, haien autonomia pertsonala hobetzeko eta mantentzeko, haien muga funtzionalak konpentsatzeko eta ohiko zaintzaileei laguntza emateko. Hori guztia, autonomia pertsonalerako eta ingurune komunitarioan parte hartzeko gaitasunak lantzera eta garatzera bideratutako prebentzio, gaikuntza eta laguntza prestazioen bidez.
NORI ZUZENDUA
Batez ere 65 urtetik gorakoentzat, Gizarte Politiketako Departamentuak mendekotasun egoeran dauden pertsonei zuzenduta dauka zerbitzu hau, edo 60 urte dituztenentzat, mendekotasuna duten kasuetan.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
Gipuzkoako Foru Aldundia
KONTAKTUA
Helbidea: Julian Elorza 11
Telefonoa: 943 15 74 96
DESKRIBAPENA
Mendekotasun soziala duten familiei behin-behineko bizitokia ematea, etxebizitza iraunkorra izateko aukera aurkitu arte.
Tutoretza, bitartekaritza-bitartekotza, gizarte-laguntza eta gainbegiratze lanak egiteko langileen laguntza eta, hala badagokio, etxez etxeko arreta pertsonala ere jasotzeko aukerarekin.
NORI ZUZENDUA
Herrian erroldatuta dauden 65 urtetik gorakoentzat, eta salbuespen modura 60 urteko herritarrentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
KONTAKTUA
Helbidea: Eliz Kale 26-28
DESKRIBAPENA
Taldean oinez ibiltzera irteteko aukera da, herrian ditugun bidegorri eta paseotaz gozatzeko. Helduen eta adinduen aktibitate fisikoa eta giza harremanak bultzaraztea du helburu. Saioak monitore batek gidatzen ditu.
NORI ZUZENDUA
Herrian erroldatuta dauden 60 urtetik gorako herritarrentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
DESKRIBAPENA
Zerbitzu honen helburua da jarduera fisikoaren onurak ahalik eta herritar gehienengana iristea, beren osasun fisiko, psikiko eta soziala hobetzeko helburuarekin. Eta horretarako banan banako aholkularitza eskaintzea eta jarraipena egitea.
NORI ZUZENDUA
Azpeitian erroldatuta daudenentzat.
TRAMITEA
Azpeitiko Udala
KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala
BAIGERA I JUBILATUEN ETXEA
Zentro irekia da, bertan jarduera sozialak, aisialdikoak eta kulturalak egiteko aukera eskaintzen da.
Helbidea: Enparan 6
BAIGERA II JUBILATUEN ETXEA
Zentro irekia da, bertan jarduera sozialak, aisialdikoak eta kulturalak egiteko aukera eskaintzen da.
Helbidea: Salbe 34
IBAIGAIN JUBILATU ETXEA
Urrestillan dagoen zentroa irekia da, bertan jarduera sozialak, aisialdikoak eta kulturalak egiteko aukera eskaintzen da.
Helbidea: Kale Txiki 9, Urrestilla