Planoak
- Herribideen Mapa (PDF, 14 Mb)
- Plano toponimikoa (PDF, 67 Mb)
- Katastroa
- Landalurren mugaketa:
Gipuzkoan, landa-lurzatien % 80 esku pribatuetan daude. Era berean, jabetza oso banatuta dago, eta, horregatik, batez besteko lurzatiaren tamaina txikia da.
Lurzatien mugak nahasiak izaten dira askotan, eta ez dute definizio kartografikorik. Askotan, muga horien kartografia ez dago behar bezala eguneratuta.
Nekazaritzako eta basogintzako ustiategien titularren batez besteko adina handia da, eta belaunaldi erreleboaren defizita ikusten da. Errelebo falta horrek lurzatien mugak ez ezagutzea dakar.
Landa-lurzatien mugak ezagutzea funtsezkoa da finka horiek kudeatzen jarraitu ahal izateko.
Hau horrela, 2022. urteaz geroztik Azpeitiko Udala landalurren mugak digitalizatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntzez lagunduta.Helburu honekin topografo adituek lursailen arteko mugak digitalizatu egiten dituzte eta behin-behineko muga hauek lursailen mugakideen artean behin-betiko adosten dira ondoren.
Beheko irudian agertzen da Udalerriko zein poligono dauden bukatuta, zeinetan ari garen lanean eta zeintzuk dauden egiteke.