Kultur espazioak eta aretoak

Sanagustin Kulturgunea

Sanagustin kulturgunea espazio dinamikoa da, kultur jarduerak eta ostalaritza zerbitzua uztartzen dituena.
- Helbidea: Enparantza Nagusia 5, behea
- Webgunea: https://www.kulturaz.eus/sanagustin-kulturgunea

Soreasu antzokia

Soreasu Antzokia mota guztietako ekitaldiak antolatzeko egokitutako aretoa da: batzarrak, kongresuak, jardunaldiak, antzerkia, dantza, kontzertuak…
- Helbidea: Soreasu Auzunea z/g
- Webgunea: https://www.kulturaz.eus/soreasu-antzokia

Dinamoa Sormen Gunea

Sormen gune zabala da, anitza, askea, irekia; sormen diziplina eta adierazpen orori bide emateko laborategia.
- Helbidea: Soreasu Auzunea z/g
- Webgunea: https://www.kulturaz.eus/dinamoa-sormen-gunea

Azpeitiko azoka plaza

Bertako eta garaiko produktuek duten balioa eta kalitatea azaldu dira erakuslehio erosoan eta dotorean. Tradiziotik abiatuta, etorkizuna eraikitzeko eta gizartea eraldatzeko tresna bihurtu da.
- Helbidea: Enparantza Nagusia 11

Basazabal

Basazabalen, turismo bulegoaz gain, formaziora bideratutako hainbat espazio daude erabilgarri. Horrez gain ikastaro eta jardunaldiak ere antolatzeko aukerak badira bertan.
- Helbidea: Enparan kalea 18
- Webgunea: Hezkuntza sailaren atalean

Foru ibilbideko aretoa

Espazio honek erakusketak eta aurkezpen mota desberdinak egiteko aukerak eskaintzen dizkigu.
- Helbidea: Foru ibilbidea 7

Betharrameko aretoa

Hemen ere, erakusketa, lehiaketa eta aurkezpen desberdinak proposatzeko gunea dugu.
- Helbidea: Jose Artetxe kalea 6