Itzulpen automatikoa / Machine translation

Turismoa

Arduradun politikoa
Ander Larrañaga Zinkunegi
Arduradun teknikoa
-
Helbidea
Enparantza Nagusia 5
Telefonoa
943157200
Posta elektronikoa
azpeitia@azpeitia.eus
Turismoa

Gipuzkoaren bihotzean kokatuta, Azpeitia euskal historia, kultura eta naturaren topagune da. Bertako nortasuna bizirik mantentzen da, eta euskara, eguneroko bizitzan funtsezko elementua izanik, azpeitiarren hizkuntza nagusia da. 

Herriaren ondare historiko eta kulturalaren erakusgarri nagusien artean, Loiolako Santutegia nabarmentzen da, San Inazioren jaiotetxea eta erromesaldi gune garrantzitsua. Horrez gain, Burnibidearen Euskal Museoak trenbidearen historia eta garapena erakusten ditu. 

Natura maite dutenentzat, Izarraizko gune naturalak abentura eta mendi-ibilietarako aukera zabala eskaintzen du. Bestalde, Urolako Bide Berdeak Gipuzkoako kostarainoko bidea bizikletaz egiteko esperientzia paregabea proposatzen du. 

Azpeitiak urtean zehar ospatzen dituen jaiek herriaren izaera benetakoa eta berezia islatzen dute. San Sebastian eta San Inazio jaiak, Santo Tomas azoka eta inauteriak, besteak beste, tradizioz eta alaitasunez beteriko ekitaldiak dira. 

San Agustin kultur gunea da Azpeitiko kultur eskaintzaren ardatza, eta bertan, kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak eta arte-erakusketak izaten dira ikusgai.  

Azkenik, bertako produktuen garrantzia nabarmentzekoa da. Azoka Plazan, astearte eta ostiralero ekoizleen topagune bihurtzen den merkatuan. Eta egunero zabalik dagoen Elikagunean, bertako produktuak eskuratu daitezke, tokiko ekonomiari bultzada emanez. 

Azpeitia, beraz, historia, kultura eta natura uztartzen dituen herria da, euskal nortasuna errotuta duen tokia, eta bisitari zein bertakoentzat eskaintza paregabea duena.