Alokairua
1. Eusko Jaurlaritzaren programak (Alokabide):
Programetan parte hartzeko baldintza nagusia: Etxebide Euskal Etxebizitza Zerbitzuko eskatzaileen erregistroan, alokairu erregimenean, alta egoeran egotea da.
Informazio gehiago / eskaera: (https://www.etxebide.euskadi.eus/etxebizitza-eskaera/)
Programak:
- BIZIGUNE: Titulartasun pribatuko etxebizitza hutsak eskuratzeko Etxebizitza Hutsen Programa. Alokabide, S.A. Sozietate Publikoari dagokio programaren kudeaketa.
(Etxebide Euskal Etxebizitza Zerbitzuko eskatzaileen erregistroko puntuazio-hurrenkera eta etxebizitzaren ezaugarriak kontuan hartuz esleitzen dira).
Informazio gehiago / eskaera: https://www.etxebide.euskadi.eus/etxebizitza-eskaera/
- ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa): Titulartasun pribatuko etxebizitza hutsak merkatuan errentarientzako arrazoizko prezioan alokagai jartzeko programa. Agente laguntzaile (Higiezinen jabetzako agenteak) sare bati dagokio programaren kudeaketa. (Programan zure intereseko etxebizitzaren bat badago, etxebizitza horren esleipenean parte hartu beharko duzu).
Informazio gehiago / eskaera: https://www.etxebide.euskadi.eus/solicitar-una-vivienda-eu/webetxe00-asap/eu/
Eskaerak Azpeitia Berritzen SAren bidez bideratzeko:
Aurrez aurre: Etxebizitza bulegoan (Enparan Kalea 34 behea)
Alokabide eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena (Lankidetza Hitzarmena - PDF)
2. Azpeitiko bitartekaritza programa
- Titulartasun pribatuko etxebizitza hutsak alokairu erregimenean merkaturatzeko programa, herriko kolektibo ahulago batzuei eskuragarri jarriz; etxebizitza alokairu erregimenean merkaturatzeko asmoa duten jabeen eta etxebizitza eskuratzeko interesdun direnen erregistro bana sortuz. Azpeitia Berritzen SA-Etxebizitza Bulegoari dagokio programaren kudeaketa.
Programan parte hartzeko baldintza nagusia: Eskatzaileen Erregistroan izena emanda egotea.
(Merkaturatu nahi diren Etxebizitzen Erregistroan inskribatzen diren etxebizitzak, etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta dauden pertsonen edo bizikidetza-unitateei eskainiko zaizkie, euren artean harremanetan jarri daitezen).
Informazio gehiago / eskaera:
Eskaerak Azpeitia Berritzen SAren bidez bideratzeko:
Aurrez aurre: Etxebizitza bulegoan (Enparan Kalea 34 behea)
Alokabide eta Azpeitiko udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena (Lankidetza Hitzarmena - PDF)
1. Eusko Jaurlaritzaren programak (Alokabide):
- BIZIGUNE
Alokabiderekin jarri behar da harremanetan.
6 urteko alokairua eta 15.000,00€ arteko finantzazioa beharrezkoak diren obrak egiteko.
Bermeak:- Hileko errentaren kobrantza
- Etxebizitza kontserbazio egoera berean itzultzea
- Laguntza juridikoa
Informazio gehiago / eskaera: https://www.alokabide.euskadi.eus/hutsik-dagoen-etxebizitza-bat-baduzu//webalo02-landing2/eu/
Eskaerak Azpeitia Berritzen SAren bidez bideratzeko:
Aurrez aurre: Etxebizitza bulegoan (Enparan Kalea 34 behea)
- ASAP: Agente laguntzaileekin (Higiezinen jabetzako agenteak) jarri behar da harremanetan.
5 urteko alokairua.
Bermeak: Aseguru polizen bidez honako bermeak eskaintzen dira:- Hileko errentaren kobrantza
- Kalteen ordainketak
- Laguntza juridikoa
Agente homologatuak: https://www.etxebide.euskadi.eus/agentes-eu/webetxe00-asap/eu/
Alokabide eta Azpeitiko udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena (Lankidetza Hitzarmena - PDF)
2. Azpeitiko bitartekaritza programa
- Azpeitia Berritzen SA-Etxebizitza Bulegoarekin jarri behar da harremanetan.
5 urteko alokairua.
(Merkaturatu nahi diren Etxebizitzen Erregistroan inskribatzen diren etxebizitzak, etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta dauden pertsonen edo bizikidetza-unitateei eskainiko zaizkie, euren artean harremanetan jarri daitezen)
Informazio gehiago / eskaera:
Eskaerak Azpeitia Berritzen SAren bidez bideratzeko:
Aurrez aurre: Etxebizitza bulegoan (Enparan Kalea 34 behea)
Etxebizitza eraiki berriak nola birgaituak eta egokitu berriak alokairuan jartzeko dirulaguntzak: etxebizitzok sustatzaileak edo hirugarren batek jarri ahal izango ditu errentamendu babestuan.
Informazio gehiago / eskaera: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2023/alokairua-sustatzea-etxebizitzak-sustatu-edo-birgaitzeko-neurriak-errentamendu-babestuan-lagatzeko/web01-a2etxebi/eu/
- EMANTZIPA (Eusko Jaurlaritza)
25 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipazio-prozesuak abiarazi edo finkatzea sustatzeko dirulaguntza da (etxebizitza libre baten alokairua, hipoteka edo mailegu pertsonala).
Hilean 300 euro ordainduko dira, gehienez 24 hilabetez.
Informazio gehiago / eskaera: https://www.gazteaukera.euskadi.eus/emantzipa-programa/webgaz00-gbizhi6/eu/
- GAZTELAGUN (Eusko Jaurlaritza)
18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa laguntzeko alokairuaren ordainketaren laguntza zuzena da.
Hilean alokairuaren %60 ordainduko da, gehienez 300 euro.
36 urte bete arteko dirulaguntza
Informazio gehiago / eskaera: https://www.alokabide.euskadi.eus/gaztelagun/eu/2022/webalo02-gaztelagun/eu/
- ETXEBIZITZA ESKURATZEKO ESKUBIDE SUBJEKTIBOA (Etxebide)
Eskubide honen aitortzak, izaera publikoko prestazio ekonomiko subsidiarioa jasotzeko aukera jasotzen du.
Hilean gehienez 300 euro ordainduko dira.
Informazio gehiago / eskaera: https://www.etxebide.euskadi.eus/etxebizitza-eskuratzeko-eskubide-subjektiboa-deskribapena/webetxe00-dsviv/eu/
Alokabide eta Azpeitiko udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena (Lankidetza Hitzarmena - PDF)
- UDAL DIRULAGUNTZAK (Azpeitiko Udala)
Azpeitiko kolektibo desberdinen ohiko bizilekurako etxebizitzaren alokairua ordaintzeko dirulaguntza da. Kolektiboak:
◦ 18 eta 35 urte bitarteko gazteak
◦ Mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutua duten pertsonak
◦ Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak
◦ 70 urtetik gorako pertsonak
◦ Alargunak
Dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarrituta kalkulatzen da.
Informazio gehiago / eskaera
- Dirulaguntzen atalean
- Eskaerak Azpeitia Berritzen SAren bidez bideratzeko: Aurrez aurre: Etxebizitza bulegoan (Enparan Kalea 34 behea)
Alokabide eta Azpeitiko udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena (Lankidetza Hitzarmena - PDF)