Itzulpen automatikoa / Machine translation

Birgaitze-dirulaguntzak

EIT (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa): egitura, fatxada, estalkia eta saneamendu -nahiz hornikuntza- sare komunen ikuskapena da.

Ikuskapenaren txostenak, besteak beste, 5 mailetan sailkatzen diren esku-hartze motak identifikatu ahal ditu.

Epe motxean egin beharreko obrak lehen 3 mailatakoak dira.

  • 1. maila.– Berehalakoa: gehienez ere 24 orduko epean esku hartzea erabaki behar da.
  • 2. maila.– Oso premiazkoa: obrak gauzatzeko epea  hiru hilekoa da.
  • 3. maila.– Premiazkoa: Hamabi hilekoa da horrelako esku-hartzeetarako erabaki beharreko gehieneko epea.

Aipaturiko epeak jabe erkidegoak txostena jasotzen duen unetik zenbatzen hasten da. Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/eat/web01-a2etxebi/eu/

EITeak adierazitako esku hartzeak gauzatzeko eraikinei zuzendutako dirulaguntza lerro ezberdinak aurreikusten dira.

Udal dirulaguntzak

Energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko, kontserbaziorako eta energia-iturri berriztagarriak instalatzeko lanetarako dirulaguntzak

  1. Irisgarritasuna hobetzeko lanak.
  2. Energia-efizientzia hobetzeko lanak.
  3. Energia-iturri berriztagarrien instalaziorako lanak.
  4. Eraikinen kontserbazio obrak.

Elementu komun zein pribatiboetan egiten diren lanak/obrak lagunduko dira.

Informazio gehiago / eskaera: 

  • Dirulaguntzen atalean
  • Eskaerak Azpeitia Berritzen SAren bidez bideratzeko: Aurrez aurre: Etxebizitza bulegoan (Enparan Kalea 34 behea)

Etxebizitza hutsak egokitu eta alokairu programa desberdinetara bideratzeko egokitze lanei dagozkion dirulaguntzak

Etxebizitza hutsen programaren baitan, etxebizitza huts bezala identifikatutako etxebizitzak alokairuan merkaturatzeko helburuarekin, etxebizitza horiek egokitzeko edo hobetzeko obrak egiteko edo ekipamenduak erosteko dirulaguntzak.

Informazio gehiago / eskaera: 

  • Dirulaguntzen atalean
  • Eskaerak Azpeitia Berritzen SAren bidez bideratzeko: Aurrez aurre: Etxebizitza bulegoan (Enparan Kalea 34 behea)

Alokabide eta Azpeitiko udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena (Lankidetza Hitzarmena)
Sinatutako deklarazioa (Sinatutako deklarazioa)

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak

Bizitegi-erabilera duten eraikinen eta haien elementu pribatiboen kontserbazioa, kalitatea, irisgarritasuna eta jasangarritasuna (energia-efizientzia barne) hobetzeko dirulaguntzak

  1. lerroa: partikularren obretarako finantza-neurriak
  2. lerroa: erkidegoen obretarako finantza-neurriak
  3. lerroa: birgaitze integral eta efizienterako erkidegoen obretarako finantza-neurriak

Informazio gehiago / eskaera:

Iruzurraren aurkako plana

Kontsultak, kexak, erreklamazioa administratiboak, salaketak, iruzur susmoak... jakinarazteko irekita dago hiritarrentzat harreman postontzia.