Itzulpen automatikoa / Machine translation

Gizarte zerbitzuen bulegoa

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera 8:30etatik 14:30etara. Ostiraletan 8:30etatik 14:00etara.
Helbidea
1766ko Matxinada Kalea, 3-4
Telefonoa
943 15 71 92
Posta elektronikoa
gizarte@azpeitia.eus
Gizarte zerbitzuen bulegoa

Zerbitzu publikoa da eta herritar eta gizatalde guztiei zuzenduta dago. Izan ere, Azpeitiko Udalaren Gizarte Zerbitzuen Sailaren helburua herritarrak ahalik eta bizi kalitate onena izatea da, aniztasunean, justizia sozialean eta berdintasunean oinarrituta eta adin, jatorri eta genero guztietako herritarren babes soziala eta ongizatea bermatuz. Udal sail honek, ahalegin berezia egiten du herritarren eskubide eta baliabideen inguruan informatu, baloratu eta bideratzeko. Baita herritarren sentsibilizazioan ere, gaur egun dauden behar sozialen eta parte hartze sozialaren inguruan kontzientziatzeko.