Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ)
- Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 14:30etara Ostegunak 7:30etatik 19:00etara Udako ordutegia (Ekainaren 13tik abuztuaren 31ra) Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 14:30etara
- Helbidea
- Enparantza Nagusia 5 (Udaletxeko lehen solairua)
- Telefonoa
- 943 15 72 00
- Posta elektronikoa
- sarrera@azpeitia.eus

Azpeitiko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ) ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkie herritarrei:
- Dokumentuen erregistroa
- Biztanleen udal-errolda: udal-erroldaren administrazio erregistroan alta ematea eta aldaketak egitea, errolda-ziurtagiriak, errolda -ziurtagirien eskaera (bizilekua) eta ziurtagirien bilketa. Herritarrei gogorarazten zaie, datuak babesteko legea dela eta, dokumentu horiek norberak bakarrik eska ditzakeela, eta, bestela, eskaerak baimen berezi bat behar duela, sinatuta.
- Dirulaguntza eskabideen erregistroa.
- Obra- eta jarduera-lizentzien eskaerak erregistratzea, bai eta jarduerak irekitzeko aurretiazko jakinarazpenak ere.
- Enplegu-eskaintza publikoetan parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
- Udal eta herriko informazioa (Udalak ematen dituen zerbitzuak, udal jarduerekin lotutako dokumentazioa ematea, deialdiak, eta abar).
- Udal kontsultak eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari zuzendutakoak, instantzien artean indarrean dagoen hitzarmenari buruz.
- Kexak, iradokizunak eta matxurez informatzea.
- Ondasunen eta eskubideen gaineko kalteen erreklamazioa.
- Informazioa eta administrazio-izapideen hasiera: betekizunak, dokumentazioa.
- Bilketa: ordainketak helbideratzea, zorrak ez izatearen ziurtagiriak, ordainagiri bikoiztuak, autolikidazioak eta ordaintzeke dauden ordainagirien kudeaketa.
- Katrastoaren kudeaketa.
- Gainbalioaren kudeaketa.
- IMSERSOren oporren programaren kudeaketa.