Machine translation

Tarifak

 *Hobariak jasotzeko EZ da derrigorrezkoa Azpeitian erroldatuta egotea.

Familia abonuetan, %25:

Diru sarreren araberako hobariak edo deskontuak egingo dira, familiko kide guztien diru sarrerak kontuan hartuta:  

Familia kide kopurua Urteko diru sarrera gordinen kopurua (gehienez) (€)
2 25.500,00 €
3 30.500,00 €
4 36.500,00 €
5 40.500,00 €
6 44.000,00 €
7 47.000,00 €
8 50.000,00 €
+1 3.500,00 €

* Banandutako bikoteek, seme-alabarik badute elkarrekin, hauek gurasoetako bietako edonoren familiako abonuan sartzeko aukera izango dute, zaintza banatuta izan arren.

Erretirodunek (65 urte edo gehiagokoak):

  • %25 hobaria banakako abonuetan
  • %25 hobaria Familia-abonuetan, bi ezkontideek izan behar dute 65 urte edo gehiagokoak edo baita ere bat erretiroduna ez izan eta Gizarte Segurantzan alta eman gabe badago.

Pentsiodunek:

  • %25eko hobaria, erabateko ezintasun iraunkorra dutenek.
  • Familia-abonuetan, ezkontideetako inork ezingo du Gizarte Segurantzan alta emanda egon.

Desgaitasuna duten pertsonek:

  • %25eko hobaria %65etik gorako minusbaliotasuna dutenek
  • %10eko hobaria  %33 eta %65 bitarteko minusbaliotasuna dutenek
  • Familia abonuetan ere aplikatuko da hobaria.

Langabeek:

  • %35eko hobaria Famili abonuetan, bi bikotekideek egon beharko dute langabezian.
  • %35eko hobaria banakako abonuetan.

Lanbide arteko oinarrizko soldata baino errenta baxuagoa dutenek:

  • %35eko hobaria banakako abonuetan

Hobariak aurkezteko epea:

a) Eskaera berria: izen emate berri bat egiten denean hobaria aplikatzeko dokumentazioa aurkezteko aukera egongo da.

b) Abonuaren murrizketa berritzea: Urte bakoitzaren amaieran hurrengo urterako abonuetan hobariak jasotzeko dokumentazioa aurkezteko epea irekiko da, abenduan. Data hori gutxi gora beherakoa da eta urtero argitaratuko da epe hori.

Hala ere, baldintzak aldatu eta urtean zehar hobariren bat jasotzeko egoeran daudenek, dokumentazioa aurkeztuz gero, hobaria jasotzeko aukera izango dute, dokumentazioa aurkeztu eta hurrengo hilabetetik hasita.

Horrez gain, sei hilabetero ofizioz hobarien baldintzak betetzen diren ala ez ziurtatuko da.

c) Erretirodunei, 65 urte bete eta hurrengo hilabetetik aurrera, zuzenean aplikatuko zaie hobaria.