Itzulpen automatikoa / Machine translation

Udaltzaingoa

Ordutegia
Astelehenetik igandera 24 orduz
Helbidea
Enparan kalea 1 (Sarrera Plaza Txikitik)
Telefonoa
943 15 13 13
Posta elektronikoa
haz_udaltzaingoa@azpeitia.eus
Udaltzaingoa

Zerbitzuak

1. Segurtasuna eta Trafikoa

  • Herriko segurtasuna bermatzea: Patruilak eta prebentziozko zaintza-lanak.
  • Trafikoaren kudeaketa: Ibilgailuen zirkulazioa eta aparkalekuen kontrola.
  • Istripuen laguntza: Trafiko-istripuen kasuan esku-hartzea eta beharrezko txostenak eta
    atestatuak egitea.
  • Bide-segurtasunaren kontrola.
  • Garraio publikoaren eta eskolako garraioaren zaintza.

2. Herritarren Babesa eta Larrialdiak

  • Larrialdi egoeretan esku-hartzea: Suteak, uholdeak edo bestelako arrisku-egoerak.
  • Beste larrialdi-zerbitzuekin elkarlana (Ertzaintza, suhiltzaileak, anbulantziak).

3. Babesa Zerbitzua

Azpeitiko Udalak Babesa Zerbitzua eskaintzen du, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta adingabeak artatzeko eta babesteko. Zerbitzu honek honako laguntzak eskaintzen ditu:

  • Indarkeria matxistako salaketak hartzea eta izapidetzea.
  • Biktimei larrialdiko arreta eta babesa.
  • Orientazioa eta aholkularitza, egoera bakoitzari egokitutako neurriak hartzeko.
  • Laguntza psikologikoa eta juridikoa lortzeko bitartekaritza.
  • Erasotzaileengandik urruntzeko eta segurtasuna bermatzeko neurriak.

4. Herritarren Arreta eta Salaketak

  • Salaketak jaso eta izapidetzea.
  • Herritarren kontsultei erantzutea: Segurtasun, trafiko edo udal-araudiei buruzko informazioa.
  • Herriko ekitaldi publikoetan segurtasuna bermatzea.
  • Zalaparta eta eragozpenak sortzen dituzten jokabideen kontrola.

5. Bitartekaritza Zerbitzua

Azpeitiko Udaltzaingoak Bitartekaritza Zerbitzua eskaintzen du, judizializatu gabe dauden gatazkak konpontzeko eta elkarbizitza hobetzeko helburuarekin. Zerbitzu honek honako esparru hauetan laguntza ematen du:

  • Auzokideen arteko gatazkak: Bizikidetza-arazoak, zaratak, erabilera-arazoak eta abar.
  • Familia barruko liskarrak: Harreman-gatazkak bideratzeko laguntza.
  • Merkataritza- eta ostalaritza-jarduerei lotutako auziak.
  • Herri bide, jabetza- edo lursail-mugaketan sor daitezkeen desadostasunak.
  • Adingabeekin eta eskolako elkarbizitzarekin lotutako bitartekaritza.
  • Kultura ezberdinen arteko gatazkak: Jatorri edo kultura desberdinetako herritarren artean sor daitezkeen elkarbizitza-arazoak bideratzea, elkar-ulermena sustatzeko.

6. Udal Ordenantzen Betearazpena

  • Animaliak edukitzeari eta babesari buruzko araudia kontrolatzea.
  • Merkataritza eta ostalaritzako ordutegien eta lizentzien kontrola.
  • Obra-lizentzien eta hiri-antolamenduaren kontrola.

7. Hezkuntza eta Sentsibilizazioa

  • Eskola-ingurune seguruak sortzea: Ikasleen sarrerak eta irteerak zaintzea.
  • Trafiko-hezkuntza eta segurtasun-kanpainak antolatzea.
  • Herritarren kontzientziazio-kanpainak: Bide-segurtasuna, eraso matxisten aurkako protokoloak, eta abar.