- https://www.azpeitia.eus/agenda/43-euskal-antzerki-topaketak-burugabeak
- 43. Euskal Antzerki Topaketak: 'Burugabeak'
- 2025-11-21T19:00:00+01:00
- 2025-11-21T23:59:59+01:00
43. Euskal Antzerki Topaketak: 'Burugabeak'
- 2025/11/21 19:00
- Soreasu antzokian
- Webgunea ikusi
Eromen elkartea.
Hiru istorio ezberdin topatuko ditugu komedia honetan:
HIGHLANDERRA: maitasun erromantikoaren atzaparretan erori dira sei emakume. Mendi puntan dagoen txabola galdu batean pasako dituzte egunak inoiz agertuko ez den gizon idiliko baten zain.
Lortuko ote dute bertatik irtetea?
SENZA UN PERCHÉ: azken bidaia baten testigu izango dira kontraesanetan itota bizi diren pertsonaia hauek. Haien bizitzak, bihotzak bezain hutsak daude. Bidaia surrealista honetan ordea imajinatu ezin duten Kapitain baten plan maltzurrari aurre egin beharko diote. Lortuko ote dute bizirik portura iristea?
BURUGABEAK: Publikoa iraindua izan da. Nork iraindu du publikoa? Nor ausartu da horren ekintza bortitza egitera? Pertsonaiak epaiketa absurdo bati aurre egin beharko diote gaizkilea topatu ahal izateko.
