Machine translation

2026-11-20 19:00:00+01:00 2026-11-20 19:00:00+01:00

44. Euskal Antzerki Topaketak: 'Patatekin'

  • 2026/11/20 19:00
  • Soreasu antzokian
  • Webgunea ikusi

54 urte dituzu, eta kintoen bazkaria ospatzen ari zarete, aspaldiko partez. Iluntzeko zortziak dira eta hiru kubata dituzu jada gorputzean. Tardeoaren ilunabarrean ahaztu egin zaizu aspaldi ikusi gabeko jende horren artean nor duzun gogoko eta nor ez. Nostalgiko jarri zara. Gogoratzen duzu eskolako jolastokian nola aritzen zineten? Edo elkarrekin joan zineten lehen Kilometroak hartaz? Egia esan, zuk ere ez dituzu oso ongi gogoratzen, zati batzuk behintzat... Baina nostalgiak ausardiari bide emango dio, eta sekula egingo ez zenukeen zerbait egitera ausartuko zara.

Barrexerkaren azken emanaldi honek garai zahar zein berriak zeharkatuko ditu, ezagunak zaizkigun egoeretatik hasi eta absurdoenetaraino. Antzerkia eta esketxak uztartuz, umore ona eta algarak bermatuta daude!

44. Euskal Antzerki Topaketak: 'Patatekin'