- https://www.azpeitia.eus/agenda/44-euskal-antzerki-topaketak-desobiedenteak-18-98
- 44. Euskal Antzerki Topaketak: 'Desobiedenteak 18/98'
- 2026-10-30T19:00:00+01:00
- 2026-10-30T23:59:59+01:00
44. Euskal Antzerki Topaketak: 'Desobiedenteak 18/98'
- 2026/10/30 19:00
- Soreasu antzokian
- Webgunea ikusi
Tanttaka teatroa.
Ainhoa Zientzia Politikoetan doktoratu berri da, eta doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Bere lanean, desobedientzia zibila aztertu du: gaur egungo demokrazietan borrokarako praktika zilegi eta beharrezkoa dela defendatzen du.
Horretarako, adibide esanguratsuen bidez erakusten du zer-nolako garrantzia izan duen desobedientziak eskubide zibilen historian eta horiek lortzeko bidean.
Bestetik, antzerkiak bete-betean murgilduko gaitu 18/98 sumarioan, Garzon epaileak abiatutako makroprozesu judizial polemikoan. Gizarte-mugimenduetatik eskubide zibilak defendatzeagatik prozesatu zituzten hainbat herritarren larruan jarriko gaitu obrak. Epaiketatik unibertsitatera eta unibertsitatetik mundura, antzezlanak desobedientzia zibilaren oinarrietara eramango gaitu, eta haren funtzionamenduaz eta egungo gizartean dugun haren premia eta pertinentzia azalduko dizkigu.
