- https://www.azpeitia.eus/agenda/azpeitiko-i-gau-beltza
- Azpeitiko I. Gau Beltza
- 2025-10-31T19:00:00+01:00
- 2025-10-31T23:59:59+01:00
2025-10-31 19:00:00+01:00
2025-10-31 19:00:00+01:00
Azpeitiko I. Gau Beltza
- 2025/10/31 19:00
- Plazan
Mozorroak soinean eta kalabazak eskuetan hartuta, kalejiran abiatuko dira plazatik, Juan Antxietako Musika Eskolako trikitilariekin batera. Bidean, gaztaina-jana eta ipuin-kontaketa egingo dituzte. Atzera ere plazara iristean, dantza herrikoia egingo dute Itsasi dantza taldekoekin batera, eta beldurrak sutara botatzeko erritua egingo dute. Bukatzeko, lurrari atseden emateko ipuin antzeztua egingo dute.
