Machine translation

2026-02-01 11:00:00+01:00 2026-02-01 11:00:00+01:00

Ipuin kontalaria: 'Om... ene!'

  • 2026/02/01 11:00-12:00
  • Ekoetxean
  • 943 81 24 48
  • Webgunea ikusi

Adorek 8 urte bete ditu eta bere aitonak oparitu zizkion kanikekin ibiltzen da jolasean lagunartean. Behin, ordea, kanikak ahaztuta uzten ditu mendi batean, eta hara gerturatzean, aitonaren kontakizunez gogoratzen da. Aitonak sarri esaten zion Adoreri, kanpoan ikusten zuena barruan zeukala, eta arnasterakoan senti zezakeela. Bapatean, lurrean dauden kaniketako bat kolorez aldatzen hasten da, eta Adoreri atzo gertaturiko pasarte bat etortzen zaio burura: bere lagunak esandakoa ez zitzaion gustatu eta horregatik minduta zegoen. Kanikak kolorez aldatzen joango dira naturaren elementuak irudikatuz, eta elementu bakoitza, gure emozioekin lotu eta ulertzen joango gara. Arnasketa eta instrumentu ezberdinak erabilita, egunerokotasunean ditugun bizipenez ohartuko gara. Emozio horiek guztiak beharrezkoak ditugu eta garrantzitsua da horiek orekatzen ikastea. Berdina gertatzen da ingurune natural batean, elementuen aniztasuna ezinbestekoa da naturaren funtzionamendu egoki baterako. Beraz, denok batera: om… ene!

Ipuin kontalaria: 'Om... ene!'