Machine translation

2026-04-25 10:30:00+02:00 2026-04-25 10:30:00+02:00

Nekazaritza, elikadura eta ekofeminismoa: 'Erein, borrokatu, bizi'

‘Nekazaritza, elikadura eta ekofeminismoa: Erein, borrokatu, bizi’ esperientzian Maribi Ugarteburu, Mirene Begiristain, Aiora Etxeberria, Ane Aranburu eta Amaia Segurola izango ditugu bidelagun. Ugarteburuk idatzitako ‘Erein, borrokatu, bizi. Hamar emakumeren arrastoak baserritarren mugimenduan’ liburuaren aurkezpena egin eta baliatuz, Begiristainek bideratuko duen tertulia izango dugu. Liburu honetako protagonistak euskal emakume* nekazari eta abeltzainak dira; jatorri eta belaunaldi ezberdinak dituzte, baina denek dihardute lurra zainduz, kalitatezko elikagaiak sortzen. Bertako ekoizleen ahotsak ere izango ditugu eta, Etxeberria, Aranburu eta Segurolak euren bizipenak kontatzeko tartea izango dute. Beraz, izango da zer entzun eta esana!

Esperientzia borobilduz, egungo erronken aurrean, tokiko elikadura sistema iraunkor eta osasungarri baten alde egiteko beharraren aldarria egingo da.

Nekazaritza, elikadura eta ekofeminismoa: 'Erein, borrokatu, bizi'