- https://www.azpeitia.eus/agenda/urak-eginen-du-bide-dokumental-emanaldia-eta-solasaldia
- Urak eginen du bide: dokumental emanaldia eta solasaldia
- 2025-12-03T18:30:00+01:00
- 2025-12-03T23:59:59+01:00
2025-12-03 18:30:00+01:00
2025-12-03 18:30:00+01:00
Urak eginen du bide: dokumental emanaldia eta solasaldia
- 2025/12/03 18:30
- Basazabal jauregian
Azken bi hamarkadetako iraultza digitalak gure bizitzetan pantailek duten pisua handitzea eta ikus-entzunezkoen eskaintza biderkatzea ekarri du. Horrek kontsumo-ohituren goitik beherako aldaketa ere suposatu du: sare sozialetan, interneten eta plataformetan ikusi, elkarbanatu, eta sortzen ditugu ikus-entzunezko edukiak. Baina zein hizkuntzatan iristen zaizkigu eduki horiek? Ba al du eraginik euskararen normalizazio prozesuan? Hainbat adituren iritzietatik eta ikus-entzunezko munduko aurpegi ezagunen esperientzietatik, euskarak pantailetan bizi dituen erronkak ezagutuko ditugu dokumental honetan.
Ondoren, Pantailak Euskaraz taldeko Ioritz Gonzalezekin solasaldia izango da.
