Machine translation

Joxe ‘Takolo’ bekarako proiektuak aurkezteko epea, irekita

2026/03/06
Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Mendi Federazioak Joxe Urbieta 'Takolo' mendizale azpeitiarraren omenezko beka emango dute aurten ere. 4.000 euroko beka da, eta martxoaren 11tik 31ra aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
Joxe ‘Takolo’ bekarako proiektuak aurkezteko epea, irekita

Goi mendizaletasunarekin, abenturarekin, zientziarekin, esplorazioarekin eta dibulgazioarekin lotutako proiektuak bultzatzea da bekaren helburua.

Bekaren oinarriak GAOn argiratu dira.

Aurreko urteetan bezala, batzorde tekniko bat sortuko da aurkeztutako proiektuak baloratzeko. Honako irizpide hauek hartuko dituzte kontuan:

  • Proiektuaren originaltasuna (% 29 gehienez). 
  • Proiektuaren zailtasuna (% 29 gehienez). 
  • Parte-hartzaileak (% 21 gehienez). 
    • Parte-hartzaile euskaldunen kopurua (% 7).
    • Parte-hartzaileen parekotasuna (% 7). 
    • Euskal Mendi Federakundearen edo Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen lizentzia izatea eskaera egin baino urte bat lehenago (% 7). 
  • Jardueraren eta baliabideen finantzaketa (% 21 gehienez). 
    • Aurrekontua (% 7). 
    • Proiektuaren iraupena (% 7). 
    • Proiektua gauzatuko den lekua (% 7).

Iazko beka Mikel Txintxurreta eta Imanol Muro donostiarrek irabazi zuten, Kirgizistanen eskalada bide berriak irekitzeko proiektu batekin.