Machine translation

Udan ere, jarraitu kirola egiten

2026/05/15
Uztailean eta irailean kirol ikastaroen eskaintza zabala eskainiko da igerilekuan, adin guztietako herritarrentzat. Aurten, lehen aldiz, 2-3 urte bitartekoentzako igeriketa ikastaro trinkoa ere eskainiko da.
Udan ere, jarraitu kirola egiten

Urtero bezala, udan kirola egiten jarraitzeko aukera egongo da Azpeitiko igerilekuan. Aurtengo berrikuntza nagusia 2-3 urte bitarteko umeentzako igeriketa ikastaro trinkoa da. Eskaintza berri horri esker, 2 eta 13 urte arteko umeek izango dute igeriketa ikastaro trinkoak egiteko aukera. Ekainaren 29tik uztailaren 17ra eta irailaren 7tik 25era izango dira ikastaroak, astelehenetik ostiralera, egunero. 

Umeentzako eskaintzaz gain, gazte eta helduentzat ere bestelako jarduera ugari egongo da aukeran: zumba, pilates, GAP, total training… Ikastaro horiek uztailean eta irailean izango dira, eta hilabete bakar baterako edo bietarako izena emateko aukera egongo da. 

Izen emateak maiatzaren 25etik 29ra bitartean izango dira. Ikastaroetan gehienezko pertsona kopurua gainditzen den kasuetan, zozketa egingo da

Izen emateak maiatzaren 25etik 29ra bitartean izango dira. Ikastaroetan gehienezko pertsona kopurua gainditzen den kasuetan, zozketa egingo da. Bestela, epea amaitu ondoren ere izena emateko aukera egongo da, taldeak bete arte. Izen-emate orriak igerileku harreran jaso daitezke.

Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, joan igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.

KONTSULTATU ESKAINTZA OSOA