Itzulpen automatikoa / Machine translation

AZPEITIKO AUZOETAKO HERRI FESTETAKO PROGRAMAK SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK 2024

Azpeitiko auzoetako herri festetako programa sustatzeko dirulaguntzak

Azpeitiko udalak egokitzat jo du zenbait kultura-arlo sustatzeko, sortzeko, prestatzeko eta hedatzeko ekimenei laguntzeko bide bat eratzea, Azpeitian jarduten duten elkarte edo erakundeei dirulaguntzak emanez. Neurri honen bidez, udalerri dinamikoa, parte-hartzailea, modernoa eta kulturalki aktiboa sortu nahi da.

Era berean, dirulaguntza hau Azpeitiko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, (2023-2025 aldirako onartua, 2023ko otsailaren 7an onartua Osoko Bilkuraren bidez, eta 2023ko martxoaren 1ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 41. zk.) III.eranskinean, Kulturaren arloko jarduerak dinamizatzea eta sustatzea lerroan jasota dago.

Dirulaguntza lerro honen helburu estrategikoak honakoak dira:

  • Udalerri dinamikoa, parte hartzailea, modernoa eta kulturalki aktiboa sortzea.
  • Kultura sorkuntza babestea.
  • Garapen komunitarioa eta kulturartekotasuna bultzatzen duten jarduera soziokulturalak babestea.
  • Kulturaren esparruan, udalerriak beste lurralde batzuekin dituen harremanak sendotzea.
  • Parte hartzeko ekimenak indartzea, aurretik ezarritako helburuak sustatuko dituzten erabakiak hartzeko.

Bestalde, lerro honen bidez honakoak dira lortu nahi dire helburu espezifiko eta ondorioak:

  • Azpeitiko kultura eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kultura sustatzeko, sortzeko, prestatzeko eta zabaltzeko ekimenei laguntzea.
  • Udalerrian antolatutako kultura jarduerak urte osoan modu ordenatu eta eraginkorrean bideratzen direla bermatzea.
  • Urtean zehar kalitatezko antzerki, dantza eta musika ikuskizunen eskaintza izatea.
  • Azpeitia kultura eta aisialdi arloko erreferentziazko udalerriaren pertzepzioa hobetzea.
  • Gure udalerriko kultura sendotzea.

Dirulaguntza lerro honen bidez Kultura-sorkuntza babestu eta Azpeitiko kultura-eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kultura sustatzeko, sortzeko, prestatzeko eta zabaltzeko ekimenak bultzatuko dira.

2024ko maiatzaren 13ko Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartu ziren Azpeitiko Udalaren 2024ko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak, Gizarte Zerbitzuen, Kirolaren eta Kulturaren arloetarako.

* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124811

1.- 2024ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bitartez:

  • Eliz Kaleko Jaiak direla eta Eliz kale auzoko antolatzaileei 1.806,20€-ko laguntza onartzea eta ordaintzea.
  • Aratz Errekako Jaiak direla eta Aratz Errekako auzoko antolatzaileei 1.806,20€-ko laguntza onartzea.

2.- 2024ko ekainaren 12ko Ebazpenaren bidez:

  • Sanjuandegiko Jaiak direla eta Sanjuandegiko Ixajota Elkarteari 16.250€-ko laguntza onartzea eta ordaintzea.
  • Urrestillako Jaiak direla eta Urrestillako Festa Elkarteari 12.954,50€-ko laguntza onartzea eta ordaintzea.

3.-2024ko ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez:

  • Damasoko Jaiak direla eta Damaso auzoko antolatzaileen ordezkariari 1.019,27€-ko laguntza onartzea eta ordaintzea.

4.- 2024ko irailaren 12ko Ebazpenaren bidez:

  • Loiolako Jaiak direla eta Loiolatxo-Berri Auzo Elkarteari 2.627,20€-ko dirulaguntza onartzea eta ordaintzea.

5.- 2024ko urriaren 3ko Ebazpenaren bidez:

  • Landetako Jaiak direla eta Landeta auzoko festetako ordezkariari 4.136,40€-ko dirulaguntza onartzea eta ordaintzea.

6.- 2024ko azaroaren 7ko Ebazpenaren bidez:

  • Lasaoko Jaiak direla eta Lasaoko Izarraitzpe Auzo Elkarteari 1.806,20€-ko dirulaguntza onartzea eta ordaintzea