Erregai fosilen mendekoak ez diren energiak erabiltzen dituzten ibilgailuen erabilera gero eta zabalagoa da, batez ere ibilgailu elektriko edo hibridoena. Egoera horrek karga-azpiegituren hazkundea eskatzen du, eta Azpeitiko Udalak behar horri erantzun nahi dio enpresa pribatuei mugikortasun elektrikoan integratzeko aukera emanda, mugikortasun jasangarri eta garraio garbiago baterako trantsizioa bermatze aldera.
Laguntza hauen helburua Azpeitiko enpresei ibilgailu elektrikoen birkarga elektrikorako hamar punturen ematea arautzea da, enpresa onuradunek puntuak beraien eremu pribatuetan instalatzeko.
2025eko maiatzaren 16ko dekretuaren bidez, laguntza hauen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ziren.
- Oinarriak eta deialdia (GAO)
- Eskaera orria
- Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018128383