Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak 2026
2026ko ekainaren 12an Alkateak emandako Dekretu baten bitartez, Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatu eta emateko 2026ko oinarriak eta deialdia onartu dira.
Azpeitiko udalak urteak daramatza, hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko helburua alde batera utzi gabe, kolektibo ahulago batzuei alokairuko etxebizitzak eskuratzeko aukera ematen, pertsonen ordainketa-ahalmenari egokitutako errentekin.
Dirulaguntza hauek Azpeitiko Udalaren 2026-2028 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan daude jasoak eta Udalbatzak 2026ko otsailaren 3an onartuak (X eranskina - dirulaguntza lerroa: Azpeitiko udalerrian etxebizitza alokatzeko laguntzak).
Behin betikoa den eta bide administratiboari amaiera ematen dion erabaki honen aurka, berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, aipatutako bi kasuetan, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.
- Oinarriak eta deialdia (GAO)
- Eskaera orria
- Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea:
