Azpeitiko Udal Euskaltegiko irakasle plaza bat oposaketa-lehiaketa ireki bidez betetzeko prozesua
2026ko apirilaren 30eko Alkatetza ebazpen bidez Azpeitiko Udal Euskaltegiko irakasle plaza bat oposaketa-lehiaketa ireki bidez betetzeko oinarriak eta deialdia onartu ziren.
Eskaerak aurkezteko epea deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 5.3. oinarrian jaso bezala.
