Ekonomia eta merkataritza
- Arduradun politikoa
- Ander Larrañaga Zinkunegi
- Arduradun teknikoa
- -
- Helbidea
- Enparantza nagusia 5
- Telefonoa
- 943157200
- Posta elektronikoa
- azpeitia@azpeitia.eus

Ekonomia indartzea, lanpostuak sortzea eta enpleguaren kalitatea hobetzea. Lehentasunezkoak eta estrategikoak dira hiru helburu horiek Azpeitiko Udalarentzat , herritarren eta gizartearen ongizaterako ezinbesteko giltza direlako. Eta horretan ahalegin berezia egiten du, bi bide ezberdin jorratuta:
Udalaren egitasmo propioen bidez: ekonomia sustatzeko plan propioa daukagu, diru-laguntza garrantzitsuekin, lan mundura bideratutako formazio propioa eskaintzen dugu, lanpostuei lotutako ikastaroekin, eta beste hainbat ekimen jartzen ditugu martxan.
Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen garapen eta berrikuntza agentzia den Iraurgi Berritzenen bidez, herriko industria, lehen sektorea, merkataritza eta turismoa sendotzeko neurri eraginkorrak lantzeaz gain, langabeziari aurre egin eta herritarrentzat kalitatezko enplegua sortzen laguntzeko baliabideak eta zerbitzuak ere eskaintzen ditu, Enplegu orientazio zentroarekin, eta urolanprest.eus programarekin.