Elegune
Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bitartez, Azpeitiko enpresei hizkuntza-gestiorik egokiena lortzen laguntzeko zentro teknikoa da. ELEGUNE. Zerbitzu profesionala eta integrala eskaintzen du, eta enpresetan euskarari dagokion tokia eta funtzionaltasuna aurkitzeko, laguntza eta baliabideak esku-eskura jartzea da bere eginkizuna. Hau da, enpresetan euskara-planak garatzea.
Informazioa, orientazioa eta aholkularitza: Euskara-planei buruzko informazio argia eta zehatza.

Diagnostikoa: enpresaren hasierako egoera zein den zehazteko.
Diseinua: hobetzeko arloak identifikatu eta hauek hobetzeko proposamena aurkezten da. (Helburu estrategikoak, urteko gestio-plana).
Inplementazioa: helburuak lortzeko, ekintzak abian jartzen dira:
- Itzulpen-zerbitzua / testuen zuzenketak.
- Formazioa / trebakuntza.
- Euskarazko baliabide informatikoak.
- Euskarazko baliabideen bilduma: idatzi-ereduak, gaikako hiztegiak...
- Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa. (adierazleen neurketa)
- Hizkuntza irizpideak finkatzea: hizkuntza-politika.
- Ahozko erabileraren neurketak.
- Ziurtagiriak lortzeko aholkularitza eta laguntza: Bikain ziurtagiria eta Bai euskarari ziurtagiria.