Itzulpen automatikoa / Machine translation

Bestelako zerbitzuak

Bi lokalen kudeaketaz arduratzen gara. Bata, 0-7 urte bitarteko haurrentzat da. Bertan, gurasoak egoten dira eurekin. Bestea, berriz, 7-14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat da. Lokal hori hilean bi aldiz irekitzen dugu eta bertako dinamizazioaren ardura gure lantaldeko hezitzailearena da. Jolas, eskulan, ekintza, etab. prestatzeaz eta egiteaz arduratzen da.

Igande arratsaldetan Azoka plazan LH3-LH6 bitarteko haurrei zuzendutako aisialdiko espazioa da. Azaroan irekitzen dugu eta Aste Santuen bueltan itxi. Bertako dinamizazioa lantaldeko bi hezitzaileren eskuetan dago. Haurren Kontseiluan jasotako beharrari irtenbidea emateko sortutako gunea da. Gainera, haurrekin bertan landu zuten zein motatako gunea egin nahi zuten.

Urte osoko asteburuetan Kiroldegian kokatuta dagoen familiei zuzendutako gunea da. 0-8 urte bitarteko haurren familiak dira bertako erabiltzaileak. Material ezberdinez hornituta dago eta gunearen ardura gurasoena da, ez dago hezitzailearen figurarik.